URA, HARRIA ETA ALEA: PASTA EKOLOGIKOAREKIN ERREZETA GASTRONOMIKOAK (ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK)
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu da familia-jarduera hau. Getxoko nekazaritza- eta gastronomia-ondarea estu lotuta dago landatar eta itsas sustraiekin. Udalerriko lehen hiriguneak sortu zirenetik, bertako biztanle gehienak nekazaritzan, arrantzan edo ehoketan aritzen ziren. Tailer honetan, iragan ez hain urrun horren isla den natura eta kultura ondare horren zati bat ezagutaraziko da, hala nola landazabal atlantikoko […]
