Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • January 2024

  • Sat 27

    BIRZIKLAPENARI BURUZKO HELDUENTZAKO TAILERRA

    January 27, 2024 @ 11:00 am - 12:30 pm

    16 urtetik gorakoei zuzendutako tailerra da, eta birziklapenaren gaia jorratuko da bertan. Horretarako, gaiari buruzko sarrera bat egingo da, EAEko eta, zehazki, Getxoko hondakinen sorrerari eta bilketari buruzko datu orokor batzuk azalduz. Ondoren, zalantzak sortzen dituzten eguneroko hondakinak sailkatzeko dinamika batzuk gauzatuko dira, eta jendeari birziklapen egokia egiteko tresnak emango zaizkio. Ordutegia: 11:00etatik 12:30era. Beharrezkoa […]

  • Sun 28

    EKO-JOSTAILUEN TAILERRA: PANPINA ILETSUAK KARTOIZKO HODIEKIN

    January 28, 2024 @ 10:30 am - 2:00 pm

    6 urtetik gorakoei zuzendutako jarduera da. Bertan txikiek kartoizko hodiak berrerabili ahal izango dituzte, artilea erantsiko dieten panpina politak egiteko. Ahal baduzu, ekarri etxetik zure kartoizko hodia! Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • February 2024

  • Sat 3

    HEGAZTIEN KOLOREAK

    February 3, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Gure inguruko hegazti batzuek koloreak galdu dituzte. Kolore horiek berreskuratzen lagunduko diezue? Jarduera honen bidez, Ingurumen Areto inguruan pista-joko erraz bat egingo da, eta parte hartzen duten taldeek 6 hegazti misteriotsuak zein diren asmatu beharko dute, eta benetako koloreekin koloreztatu beharko dituzte. Gainera, jarduera amaitzerakoan, Baliabide Zentroko “Getxoko hegaztiak” argazki-erakusketa bisitatu ahal izango da. Gomendatutako […]

  • Sun 4

    ESKULAN JASANGARRIAK: INAUTERIETAKO MASKARAK

    February 4, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Inauteriak laster direla aprobetxatuz, eta familien artean kontsumo arduratsua sustatzeko, inauterietako maskara batzuk egitea proposatzen da, arrautza-ontziak berrerabiliz. 3 urtetik gorakoentzat.   Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 10

    BIO-DIBER TAILERRA: HEGAZTIENTZAKO JANLEKUAK NATURALAK SEBOAREKIN

    February 10, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako umeei zuzendutako tailerra da. Bertan, gantz-bolak haziekin egin ahal izango dituzte, negua amaitu bitartean Ingurumen Aretoko lorategiko basa-hegaztiak elikatzen laguntzeko.Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 11

    BOLUETIK IBILBIDEA

    February 11, 2024 @ 11:00 am - 1:00 pm

    Adin guztiei zuzenduta (10 urtetik aurrera) eta Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek gidatuta. Gutxi gorabehera 2 ordutan, kontserbazio-egoerarekin, biodibertsitatearekin eta gune horren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdiri erreparatuko zaie. Jarduera 11:00etan hasiko da Bolueko bonba-etxean. Inguruko hegaztien argazkiak ikusi ahal izango dira, baita Bolue inguruko argazki zaharrak ere. Ibilbidea 13:00etan amaituko da, hezegunean. Beharrezkoa da aldez aurretik […]

  • Sat 17

    HELDUENTZAKO IKASTARO-TAILERRA: ZUHAITZEN TXERTAKETA TAILER PRAKTIKOA

    February 17, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Tailer teoriko-praktiko hau Euskal Herriko Hazien Sareak egingo du. 16 urtetik gorakoei zuzendutako jarduerak irauten duen bitartean, txertaketa-teknika desberdinak erakutsiko dira, batez ere fruta-arbolak.Txanda bakarra egingo da: 10:30-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 18

    JARDUERAK NATURAN: SOINEKO NATURALAK

    February 18, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera xumea da, naturarekiko lotura sustatzea helburu duena. Bertan, pertsona bat marraztu beharko dute folio batean, arropa moztuz. Ondoren, Aretoko inguruan naturan aurkitzen dituzten koloreak bakarrik erabiliz (zerua, belarra, zuhaitz baten azala...), 4 aldiz aldatu beharko dute arropa-pertsonaia hori. Argazki bat partekatzen badute, animaliak koloreztatzeko liburu baten zozketan sartuko dira.Ordutegia: […]

  • Sat 24

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    February 24, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

    Free
  • Sun 25

    BIO-DIBER TAILERRA: PLASTIKOZKO TUPPERREKIN EGINDAKO HAZITOKIAK

    February 25, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Udaberria iristeko gutxi falta dela aprobetxatuz, parte-hartzaileek hazitegi sinple batzuk egin ahal izango dituzte, plastikozko erabilera bakarreko taperrak berrerabiliz. 3 urtetik gorakoentzat.   Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45/12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96