BIO-DIVER TAILERRAK, IGELAREN JOKOA: ANFIBIOAK KONTSERBATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA (APIRILAK 28)
Egun hori aprobetxatuz, parte hartzen duten 6 urtetik gorako txikiek kartoia eta plastikozko botila bat berrerabili ahal izango dituzte igelaren jokoa egiteko. Ondoren, fitxak (botilen txapak) igelaren ahoan saskiratu beharko dituzte. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
