Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • September 2024

  • Sat 7

    AIRE GARBIAREN NAZIOARTEKO EGUNA: ESPERIMENTUAK FAMILIAN

    September 7, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrentzako jarduera da, eta Aretoko hezitzaileak, parte-hartzaileen laguntzarekin, 3 esperimentu eta eskulan bat (etxeko kutsadura-neurgailu bat) garatuko ditu, airearen kutsadura nola sortzen den eta horrek osasunean eta planetan dituen ondorioak ezagutarazteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 8

    ESKULAN JASANGARRIAK: ESKOLARA BUELTA! ARKATZONTZIAK KARTOIZKO HODIEKIN

    September 8, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako eskulan tailer honetan partaideek kartoizko hodiak berrerabili eta apaindu ahal izango dituzte zizare itxurako arkatzontziak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 14

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    September 14, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sun 15

    BIO-DIBER: KROKODILOA ARRAUTZA-ONTZIEKIN

    September 15, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako umeei zuzendutako eskulan tailerra da. Honetan kartoizko hodiak eta arrautza-ontziak berrerabili eta koloreztatu ahal izango dituzte jostailuzko krokodiloak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Tue 17

    ESKULAN IRAUNKORRAK: HALLOWEEN-ERAKO APAINGARRIAK

    September 17, 2024 @ 8:00 am - 5:00 pm

    Halloween ospakizuna aprobetxatuz, parte hartzaile txikiek hainbat apaingarri jasangarri egin ahal izango dituzte, hala nola armiarmak, sorginak, kalabazak eta abar, arrautzak eta kartoia bezalako hondakinak berrerabiliz. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. 6 urtetik gorakoentzat.

  • Sat 21

    MUGIKORTASUNAREN ASTEA: EKO-JOSTAILUEN TAILERRA, AUTO HAUEK BAI GUSTATZEN ZAIZKIGULA! (MUGIKORTASUNAREN ASTEA)

    September 21, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Mugikortasun Iraunkorraren Astea aprobetxatuz, eskulan tailer hau antolatu da 3 urtetik gorako haurrentzat. Bertan, kartoizko hodiak eta plastikozko tapoiak bezalako elementuak berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko auto bat egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 21

    IBILBIDE GIDATUA AZKORRIKO MAREARTEKO EREMUAN

    September 21, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Irailean Munduko Itsas Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, ibilbide gidatua egingo da Azkorri-Gorrondatxe hondartzako marearteko eremutik. Ibilbidean zehar (taldeei, familiei eta publiko orokorrari zuzendua) mareen funtzionamenduarekin, inguruko biodibertsitatearekin eta beste ingurumen-faktore batzuekin lotutako hainbat alderdi ezagutaraziko dira. Itsas biologiako doktore, dibulgatzaile, urpeko dokumentalen ekoizle eta Nakusarberen sortzaile Alberto Santolariak gidatuko du jarduera. Jardueraren ordutegia 10:00etatik 13:00etara […]

  • Sun 22

    MUGIKORTASUNAREN ASTEA: YINCANA 2.0. + “MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ALDEKO” ELKARLANEKO ARGAZKI-REELA

    September 22, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Gainera, herrian Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatzen denez, garraiobide jasangarri batean (bizikleta, patinetea, oinez, etab.) Aretora etorriko diren taldeek hamaiketako osasungarri bat […]

  • Tue 24

    BOLUEKO ZUHAITZ GALDUAK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    September 24, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Bolueko hezeguneko zuhaitz batzuen arrastoa galdu dugu. Aurkitzen lagunduko diguzu?Jarduera autogidatu horren bidez, parte hartzen duten pertsonek eta taldeek ekosistema honetako 5 espezie tipiko identifikatu ahal izango dituzte, hala nola lizarra, hurritza, haltza, makala edo sahatsa. Aretotik ematen diren materialak erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak herbario sinple bat egin ahal izango du. Parte hartzen duten eta beren […]

  • Tue 24

    BOTANIKARIA EGUN BATEZ (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    September 24, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea? Horrela bada, hau da zure jarduera! Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin. Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96