Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • January 2025

  • Sun 12

    HEGAZTIEN KOLOREAK

    January 12, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Gure inguruko hegazti batzuek koloreak galdu dituzte. Kolore horiek berreskuratzen lagunduko diezue? Jarduera honen bidez, Ingurumen Areto inguruan pista-joko erraz bat egingo da, eta parte hartzen duten taldeek 6 hegazti misteriotsuak zein diren asmatu beharko dute, eta benetako koloreekin koloreztatu beharko dituzte. Gainera, jarduera amaitzerakoan, Baliabide Zentroko “Getxoko hegaztiak” argazki-erakusketa bisitatu ahal izango da. Gomendatutako […]

  • Sat 18

    BIO-DIBER TAILERRAK: OLAGARROA KARTOIZKO TUTUEKIN

    January 18, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrentzako eskulan tailerra da. Kartoizko tutuekin jostailuzko koloredun olagarroak egin ahal izango dituzte. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 19

    JARDUERA BERRIA: NATURAN BIZIRAUTEA

    January 19, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke? "Naturan bizirautea" jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia […]

  • Sat 25

    HELDUENTZAKO TAILERRAK: PASTA EKOLOGIKOA EGITEN IKASTEN (TXARAMELA PASTA)

    January 25, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako helduei zuzendutako jarduera da, eta Txaramela Pastak emango du. Tailerrean zehar, kontsumo ekologikoa, hurbileko elikadura edo elikadura-subiranotasuna bezalako gaiak jorratzeaz gain, pasta freskoa egin ahal izango dugu, egiteko prozesu osoa eta prestatzeko modu desberdinak zuzenean ezagutuz, irin integralak erabiliz. Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena […]

  • Sat 25

    ZOMORROEN-BILA

    January 25, 2025 @ 10:30 am - 2:30 pm

    Jarduera berri honen bidez, 10 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio […]

  • Sun 26

    ESKULAN JASANGARRIAK: ZUHAITZAK ESTANPATZEKO TAILERRA (INGURUMEN-HEZKUNTZAKO MUNDUKO EGUNA)

    January 26, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako txikiei zuzendutako jarduera da, non zuhaitz polit bat egin ahal izango duten estanpazio teknikaren bidez. Tailerra amaitzean, arboretuma bisitatuko da eta bertan inguruko zuhaitz espezie batzuk ezagutzera emango dira eta horien garrantziari buruzko hausnarketa egingo da. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • February 2025

  • Sat 1

    BIO-DIBER TAILERRAK: HEZEGUNEKO ANIMALIAK INTXAURREKIN

    February 1, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Hezeguneen Munduko Eguna gertu dagoela aprobetxatuz, 3 urtetik gorakoentzako tailer honetan parte hartzen duten haurrek intxaurrak berrerabili ahal izango dituzte ekosistema mota honetan bizi diren animalietako bi egiteko: dortokak eta igelak. Amaitzeko, dortoken putzua bisitatuko da, animalia inbaditzaile horien problematikak gure hezeguneetan nola eragiten duen azaltzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. […]

  • Sun 2

    GINKANA 2.0. BOLUETIK

    February 2, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sat 8

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    February 8, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Zaborreta Doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]

  • Sun 9

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    February 9, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96