Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • February 2025

  • Sun 9

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    February 9, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sat 15

    EKO-JOSTAILUAK: ARRANTZA-JOKOA IMANEKIN ETA PLASTIKOZKO TAPOIEKIN

    February 15, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako jostailu iraunkorren tailer honetan, parte-hartzaileek plastikozko tapoiak berrerabili ahal izango dituzte, feltroz apainduz eta iman bat jarriz, arrantza-joko bat egiteko. Bertan, ahalik eta arrain gehien arrantzatzen saiatu beharko dute, beste iman bat itsatsitako makila bat erabiliz. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]

  • Sun 16

    AZTARNEN BILA

    February 16, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Sat 22

    ESKULAN JASANGARRIAK: INAUTERIETAKO MASKARAK

    February 22, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Inauteriak laster direla aprobetxatuz, eta familien artean kontsumo arduratsua sustatzeko, inauterietako maskara batzuk egitea proposatzen da, arrautza-ontziak berrerabiliz. 3 urtetik gorakoentzat.   Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 23

    IBILBIDE GIDATUA: INAUTERIETAKO ETA NEGUKO AMAIERAKO ERRITUAK ZUHAITZEN BITARTEZ

    February 23, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eguzkiak, pixkanaka, bere bizitasuna berreskuratu du, lurrari bere esentzia, bere botere telurikoa eta bere energia indargarria emanez, natura bere neguko lozorrotik esnatu dadin: argiaren garaipena da itzalen gainean.Aitor Ventureirak (Hojarasca Elkartea) gidatutako ibilbide honen bidez, urte sasoi honekin zerikusia duten euskal errituak ezagutuko ditugu. Bolueko hezegunetik paseatuko gara, eta hainbat zuhaitz-espezieren presentzia aprobetxatuko dugu. Haren […]

  • Sun 23

    ZOMORROEN-BILA

    February 23, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera berri honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio […]

  • March 2025

  • Sat 1

    BIO-DIBER TAILERRAK: NOR DA NOR ANIMALIEKIN

    March 1, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Basafaunaren Munduko Eguna gertu dagoela aprobetxatuz (martxoak 3), tailer honetan parte hartzen duten 6 urtetik gorako txikiek "Nor da nor" motako jolas bat egin ahal izango dute animalien irudiekin, gure inguruko basafaunaren zati bat modu dibertigarrian ezagutzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik […]

  • Sun 2

    ZOMORROEN-BILA

    March 2, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera berri honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio […]

  • Sat 8

    BIO-DIBER: PEREXIL HAZITEGIAK

    March 8, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Udaberria badator! Ereiten hasteko unea da. Familiei zuzendutako tailer honetan, 3 urtetik gorako haurrek plastikozko eta kartoizko ontzi bat berrerabili ahal izango dute hazitegi bat egiteko. Honetan perrexil haziak landatuko dituzte. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 9

    JARDUERA BERRIA: NATURAN BIZIRAUTEA

    March 9, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke?"Naturan bizirautea" jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia Aretoan […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96