LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)
6 urtetik gorakoentzako jarduera autogidatu honen bidez, parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko. Espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi […]
