Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • February 2024

  • Sun 18

    JARDUERAK NATURAN: SOINEKO NATURALAK

    February 18, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera xumea da, naturarekiko lotura sustatzea helburu duena. Bertan, pertsona bat marraztu beharko dute folio batean, arropa moztuz. Ondoren, Aretoko inguruan naturan aurkitzen dituzten koloreak bakarrik erabiliz (zerua, belarra, zuhaitz baten azala...), 4 aldiz aldatu beharko dute arropa-pertsonaia hori. Argazki bat partekatzen badute, animaliak koloreztatzeko liburu baten zozketan sartuko dira.Ordutegia: […]

  • Sat 24

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    February 24, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

    Free
  • Sun 25

    BIO-DIBER TAILERRA: PLASTIKOZKO TUPPERREKIN EGINDAKO HAZITOKIAK

    February 25, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Udaberria iristeko gutxi falta dela aprobetxatuz, parte-hartzaileek hazitegi sinple batzuk egin ahal izango dituzte, plastikozko erabilera bakarreko taperrak berrerabiliz. 3 urtetik gorakoentzat.   Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45/12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • March 2024

  • Sat 2

    EKO-JOSTAILU TAILERRAK: AZERIAREN TXONTXONGILOA

    March 2, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Basoko Bizitzaren Munduko Eguna dela eta, 6 urte baino gehiagoko umeei zuzendutako eskulan tailerra proposatzen da. Kartoizko tutuak eta plastikozko tapoiak berrerabili ahal izango dituzte azeri itxurako txotxongilo dibertigarri bat egiteko. Gainera, tailerrean bere ezaugarriez hitz egingo da, foto-tranpaketa bidez Boluen lortutako bideoak ikusiko dira eta animalia honen aztarnak erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: […]

  • Sun 3

    LANKIDETZA-TAILERRAK: BASA-FAUNARENTZAKO BABESLEKUAK HARRIEKIN ETA EGURRAREKIN

    March 3, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera hau publiko guztiarentzat da (6 urtetik aurrera). Basa-bizitzaren Munduko Eguna aprobetxatuz, basa-faunarentzako babeslekuak (intsektuak, sugandilak, trikuak, etab.) eraikiko dira elkarlanean, inguruan dauden elementu naturalekin, hala nola egurra eta harriak. Tailerra egin aurretik (babesleku bat saio bakoitzeko, elkarlanean egindako basoan), bideo bat ikusiko da azalpen gisa. Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da […]

  • Sat 9

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    March 9, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Zaborreta Doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]

  • Sun 10

    BIO-DIBER TAILERRA: INTXAURREKIN ANIMALIAK SORTU

    March 10, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera xume hau 3 urtetik gorakoentzat da. Tailerrean animalia ezberdinak egin ahal izango dituzte elementu naturalak erabiliz, hala nola intxaur oskolak eta plastilina edo feltroa bezalako beste elementu batzuk. Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45/12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 16

    HELDUENTZAKO IKASTARO-TAILERRA: SENDABELARREN DESTILAZIOA

    March 16, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorakoei zuzendutako jarduera honetan, parte-hartzaileek erramu hidrolatoa sortzeko prozesu osoa egin ahal izango dute (biltzetik destilatu arte), hainbat propietate sendagarri dituen produktua eskuratu arte. Tailerra Iserbietxeko Luciak emango du. Txanda bakarra egingo da: 10:30-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 17

    ESKOLA BIDEA MARTXA

    March 17, 2024 @ 10:30 am - 12:30 pm

    Jarri martxan Getxoko Eskola Bideen alde Algortako Geltoki Plazatik, martxoaren 17an (igandea), 10:30etan, martxa zirkular bat abiatuko da udalerriko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako Getxoko Eskola Bidea proiektua bultzatzeko. Gainera, Haszten elkartearen lankidetzari esker, bertatik bertara bizi ahal izango ditugu pertsona askok beren egunerokoan aurkitzen dituzten oztopo arkitektonikoak, eta horietaz jabetu behar dugu.

  • Sun 17

    BASOEN MUNDUKO EGUNA: QUERCUS ROBUR HAZIEN LANDAKETA

    March 17, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Hilaren 21eko Zuhaitzen Munduko Eguna dela aprobetxatuz, haritzak landatzea planteatzen da. Jarduera 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta loreontzi batean hazi bat landatu ahal izango dute. Gainera, parte-hartzaileak animatuko ditugu urte bat barru Aretora itzul daitezen eta zuhaitzak elkarlaneko lorategian landatu ditzaten. Ordutegia: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96