Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • December 2024

  • Sun 8

    ELUR-OREINAK INTXAUR OSKOLEKIN

    December 8, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrentzako eskulan tailer honetan elur-orein politak egin ahal izango dituzte Gabonetako zuhaitza apaintzeko, intxaur oskolak erabiliz. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 14

    BOLUETIK IBILBIDEA

    December 14, 2024 @ 10:30 am - 1:00 pm

    Adin guztiei zuzendutatako ibilbidea da (10 urtetik aurrera) eta Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek gidatuta. Gutxi gorabehera 2 ordu eta erdian, kontserbazio-egoerarekin, biodibertsitatearekin eta gune horren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdi aztertuko dira. Jarduera 10:30ean hasiko da Ingurumen Aretoan. Bertan, inguruko hegaztien argazkiak, Bolue aldeko argazki zaharrak eta foto-tranpeo bidez harrapatutako faunaren irudiak ikusi ahal izango dira. […]

  • Sun 15

    JARDUERA BERRIA: NATURAN BIZIRAUTEA

    December 15, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke? "Naturan bizirautea" jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia […]

  • Sat 21

    ESKULAN JASANGARRIAK: GABONETAKO ZUHAITZAK ARRAUTZA-ONTZIEKIN

    December 21, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako txikiei zuzendutako eskulan tailer honetan, arrautza-ontziak berrerabiliko ditugu Gabonetako zuhaitzak egiteko eta, horrela, Gabonak modu jasangarriagoan ospatzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 22

    FAMILIENTZAKO JARDUERA: HARTZ POLARRA BIZI DEN TOKIAN (WABI-SABI NATURA)

    December 22, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Murgiltze esperientzia honen bidez, galtzeko arriskuan dagoen animalia honen ilaje eta habitatean inspiratua, parte hartzaile txikiek hobeto ezagutu ahal izango dituzte berotze globalak animaliengan dituen ondorioak. Gainera, hainbat jarduera sentsorialen bidez eta material birziklatuak erabiliz hartz polarraren berezitasun batzuk ezagutuko ditugu, klima aldaketa geldiarazteko tresna gisa kontsumo arduratsua egitearen garrantzia azpimarratuz. Bi txanda egingo dira: […]

  • Mon 23

    OLENTZEROREN IKATZ GOZOAREN BANAKETA + KARTOIZKO IZARRA

    December 23, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Tailer honetan parte hartzen duten txikiek ikatz gozozko zakutxo bat jasoko dute Olentzeroren partetik. Gainera, eskulan xume bat egin ahal izango dute, kartoizko izar bat, Gabonetako zuhaitzean jartzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. Gutxieneko adina: 3 urte.

  • Thu 26

    BOTANIKARIA EGUN BATEZ (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    December 26, 2024 @ 10:30 am - 11:30 am

    Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea? Horrela bada, hau da zure jarduera! Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin. Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta […]

  • Thu 26

    BOLUEKO ZUHAITZ GALDUAK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    December 26, 2024 @ 10:30 am - 11:30 am

    Bolueko hezeguneko zuhaitz batzuen arrastoa galdu dugu. Aurkitzen lagunduko diguzu?Jarduera autogidatu horren bidez, parte hartzen duten pertsonek eta taldeek ekosistema honetako 5 espezie tipiko identifikatu ahal izango dituzte, hala nola lizarra, hurritza, haltza, makala edo sahatsa. Aretotik ematen diren materialak erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak herbario sinple bat egin ahal izango du. Parte hartzen duten eta beren […]

  • Fri 27

    HEGAZTIEN KOLOREAK

    December 27, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Gure inguruko hegazti batzuek koloreak galdu dituzte. Kolore horiek berreskuratzen lagunduko diezue? Jarduera honen bidez, Ingurumen Areto inguruan pista-joko erraz bat egingo da, eta parte hartzen duten taldeek 6 hegazti misteriotsuak zein diren asmatu beharko dute, eta benetako koloreekin koloreztatu beharko dituzte. Gainera, jarduera amaitzerakoan, Baliabide Zentroko “Getxoko hegaztiak” argazki-erakusketa bisitatu ahal izango da. Gomendatutako […]

  • Sat 28

    EKO-JOSTAILUAK: PANPINAK KORTXOEKIN

    December 28, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ziur aski Olentzerok jostailu asko ekarri dizkigula, baina edozer gauza izan daiteke jostailua! Tailer honetan 6 urtetik gorako haurrek botila-kortxoak berrerabili ahal izango dituzte panpina dibertigarriak egiteko. Panpina horiek nahi bezala pertsonalizatu ahal izango dituzte, ilea, ponpoiak, zapatak eta beste osagarri batzuk jarriz. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96