Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • November 2024

  • Fri 1

    MUGIKORTASUNAREN ASTEA: EKO-JOSTAILUEN TAILERRA, AUTO HAUEK BAI GUSTATZEN ZAIZKIGULA! (MUGIKORTASUNAREN ASTEA)

    November 1, 2024 @ 12:00 pm - 1:30 pm

    Eskulan tailer hau 3 urtetik gorako haurrentzat da. Bertan, kartoizko hodiak eta plastikozko tapoiak bezalako elementuak berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko auto bat egiteko.Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 2

    BIO-DIBER TAILERRAK: DORTOKAK ARRAUTZA-ONTZIAREKIN

    November 2, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eskulan tailer honetan 3 urtetik gorako haurrek arrautzak berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko dortoka politak egiteko. Gainera, jarduera amaitzean, bisita gidatu bat egingo da dortokentzako urmaelera, eta bertan dortokak elikatu ahal izango ditugu. Bukatzeko, animalia horiei buruzko xehetasunak emango dira, eta zergatik den hain garrantzitsua animalia horiek ez erostea azalduko da. Bi txanda egingo dira: […]

  • Sun 3

    HARITZEZKO EZKURRAK LANDATZEA (BIOSFERA ERRESERBEN MUNDUKO EGUNA)

    November 3, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honetan, 3 urtetik gorako haurrek tetrabrik motako ontzi bat berrerabili eta apaindu ahal izango dute, aurrez Aretoko lorategitik bildutako haritz-hazi bat landatzeko. Helburua da haritza zaintzea, harik eta tamaina egokia izan arte, udaberrian gure lankidetza-lorategian birlandatzeko eta, horrela, gure ingurunea zuzenean hobetzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez […]

  • Sat 9

    BIO-DIBER TAILERRAK: INTSEKTUAK HOSTO LEHORREKIN

    November 9, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrentzako eskulan tailerra. Hosto lehorrak bilatu beharko dituzte Aretoko arboretumean, folio batean itsatsi eta intsektu itxura eman. Intsektuek ekosistemetan duten garrantziaz hitz egingo da, eta parte hartzaile txikiei ingurua esploratzen utziko zaie, intsektuak lupekin bilatuz. Gainera, intsektuen benetako ale disekatuak erakutsiko dira, hala nola erleak, kakalardoak, sitsak edo liztorrak, mikroskopio digitalarekin ikusi […]

  • Sun 10

    JARDUERA BERRIA: NATURAN BIZIRAUTEA

    November 10, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke? "Naturan bizirautea" jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia […]

  • Sat 16

    LANKIDETZA TAILERRAK: BADATOR NEGUA! HEGAZTIENTZAKO JANLEKUAK, ETXE-BABESLEKUAK ETA INTSEKTUENTZAKO HOTELAK JARTZEA

    November 16, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honen helburua da Ingurumen Aretoaren inguruan hainbat objektu jartzea, inguruneko biodibertsitatea kontserbatzen eta hobetzen laguntzeko. Bi txanda egingo dira, eta txanda bakoitzean taldeek aukera izango dute: Janaria duten hegaztientzako bi janleku jarri Aretoko lorategian. Txorientzako egurrezko bi etxetxo jarri, aurrez txikien izenekin apaindu eta sinatu ahal izango dituztenak. Intsektuentzako bi hotel eraikitzen amaitzea, amaitutako […]

  • Sun 17

    HEGAZTIEN KOLOREAK

    November 17, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Gure inguruko hegazti batzuek koloreak galdu dituzte. Kolore horiek berreskuratzen lagunduko diezue? Jarduera honen bidez, Ingurumen Areto inguruan pista-joko erraz bat egingo da, eta parte hartzen duten taldeek 6 hegazti misteriotsuak zein diren asmatu beharko dute, eta benetako koloreekin koloreztatu beharko dituzte. Gainera, jarduera amaitzerakoan, Baliabide Zentroko “Getxoko hegaztiak” argazki-erakusketa bisitatu ahal izango da. Gomendatutako […]

  • Sun 17

    HELDUENTZAKO TAILERRAK: ASUNAREN ERABILERA (IA) INFINITUAK

    November 17, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako eta Jessica de la Yescak gidatutako tailer-ikastaro honetan, gure inguruko landarerik ohikoenetako batek dituen erabilera asko ezagutuko ditugu zuzenean: asuna (Urtica dioica). Ingurumen Aretoko inguruan ibilbide sinple bat egin ondoren, non landarea identifikatuko dugun, bigarren zati praktiko bat egingo da egurrezko etxolan. Bigarren zati honetan, sukaldaritzako errezetak eta produktu kosmetikoak […]

  • Sat 23

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    November 23, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sun 24

    EKO-JOSTAILUEN TAILERRA: PRISMATIKOAK

    November 24, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eskulan tailer honetan, haurrek kartoizko hodiak berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko prismatiko dibertigarriak egiteko. Jarduera honen helburua haurren artean kontsumo arduratsua sustatzea eta inguratzen gaituen naturarekiko jakin-mina eta atxikimendua sustatzea da. 6 urtetik gorakoentzat. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96