ECO-JOSTAILUAK: ARGAZKI KAMERA
Jostailuzko argazki-kamera egiteko eskulan tailerra kartoia berrerabiliz. Gomendatutako gutxieneko adina: 6 urte. Bi txanda: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era.
Jostailuzko argazki-kamera egiteko eskulan tailerra kartoia berrerabiliz. Gomendatutako gutxieneko adina: 6 urte. Bi txanda: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era.
6 urtetik gorakoentzako eskulanen jarduera honetan txikiek plastikozko botilak berrerabili ahal izango dituzte, Angry Birds filmeko hegazti itxurako arkatzontziak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
Jende guztiari (6 urtetik aurrera) zuzendutako jarduera autogidatua da, eta aromatikoen, sendabelarren eta sukaldaritzakoen lorategiaren inguruan egiten da. Bi txanda: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era.
Taldeentzako jarduera honetan, helburu nagusia iparrorratza eta mapa erabiltzen ikastea da, udalerriko ingurumen-gaiak ezagutarazten diren bitartean. 4 txanda egingo dira: 10:15, 10:45, 11:15 eta 11:45.
3 urtetik gorako txikiei zuzendutako tailerra. Bertan, buztina erabiliz inguruko animaliatxo batzuk egin ahal izango dituzte, eta ondoren koloreztatu. Bi txanda: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era.
Jarduera berri honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio […]
8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]
Bolueko hezeguneko zuhaitz batzuen arrastoa galdu dugu. Aurkitzen lagunduko diguzu?Jarduera autogidatu horren bidez, parte hartzen duten pertsonek eta taldeek ekosistema honetako 5 espezie tipiko identifikatu ahal izango dituzte, hala nola lizarra, hurritza, haltza, makala edo sahatsa. Aretotik ematen diren materialak erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak herbario sinple bat egin ahal izango du. Parte hartzen duten eta beren […]
Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea? Horrela bada, hau da zure jarduera! Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin. Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta […]
Tailerrean zehar (Wül Estudio de Arte Textil Sostenible erakundeko Flor irakasleak zuzenduta), landare, espezia eta barazki desberdinen kolorea ateratzen ikasiko da, ehunak modu jasangarrian tindatzeko eta arropari bizitza berri bat emateko. Tindu beretik kolore desberdinak lortzea ere lortuko da. Ordutegia: 10:30-13: 30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoaren baieztapena jasotzea.