HELDUENTZAKO TAILERRA: EHUNGINTZAKO ESTANPAZIO BOTANIKOA
WÜL-eko (ehungintzako arte jasangarriaren estudioa) Florek emandako tailer-ikastaroa da, helduei zuzendua (16 urtetik gorakoak). Helburu nagusia da parte-hartzaileak estanpazio botanikoaren oinarrizko ezagutzetara hurbiltzea eta teknika aztertzeko eta esperimentatzeko behar diren baliabideak ematea. Zelulosa-zuntz organiko ziurtatuekin lan egingo da, eta ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea. Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea […]
