EKO-JOSTAILUAK: HELIKOPTEROAK ARRAUTZA-ONTZIEKIN
6 urtetik gorakoei zuzendutako eskulan tailer honetan, parte-hartzaileek arrautza-ontziak eta beste elementu batzuk berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko helikoptero dibertigarriak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
