Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • January 2023

  • Sat 28

    #GETXOERRONKA: LURRAREN BEROTZEAREN AURKAKO EKINTZAREN MUNDUKO EGUNA

    January 28, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Lurraren Beroketaren aurkako Ekintzaren Munduko Eguna ospatzeko, lehiaketa hau antolatu dugu sare sozialen bidez, adin guztietako pertsonei zuzenduta.Keinu guztiak dira garrantzitsuak. Horregatik, berotze globala saihesteko edo murrizteko keinu on bat egiten duten pertsonak sendabelar edo aromatiko baten zozketan sartuko dira.Egun osoan parte hartu ahal izango da, eta argazkiak sare sozialetan (Facebook, Instagram eta Twitter) partekatu […]

  • Sat 28

    HELDUENTZAKO TAILERRA: IKASI OGIA EGITEN ORE AMAREKIN

    January 28, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailerra da eta bertan irin mota desberdinei eta hartzidura prozesuari buruz ikasiko dute parte-hartzaileek, eta ore amarekin 2 ogi mota egingo dituzte Oihana Rodriguezen eskutik (Ur eta Lur). Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da eta beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.

  • Sun 29

    BIO-DIVER TAILERRAK: KARTOIZKO IGEL EULI-JALEAK

    January 29, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Tailerra 3 urtetik gorako haurrentzat izango da, eta igel politak egin ahal izango dituzte, bolak harrapatzeko jostailu bihur daitezkeenak. Horretarako, kartoizko hodiak berrerabiliko dituzte. Tailerrean animalia hauen ezaugarriez hitz egingo da.Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • February 2023

  • Sat 4

    #GETXOERRONKA: SARE SOZIALEN BIDEZKO LEHIAKETA

    February 4, 2023 @ 1:00 am - February 11, 2023 @ 12:00 pm

    Hezeguneen Munduko Eguna dela eta (otsailak 2) jarduera hau antolatu da. Sare Sozialen bidez parte hartu ahal izango da, otsailaren 4tik 11ra bitartean. Instagram, Twitter edo Facebook bidez Boluen lortutako argazki bat (zuhaitzak, landareak, animaliak, ponpen etxea, egurrezko zubia, Larrañazubi ibaia edo Gobela bezalako elementuak izan daitezke) #getxoerronka hashtag-arekin -eta Ingurumen Aretoari etiketatuz- partekatzen duten […]

  • Sat 4

    IBILBIDE GIDATUA BOLUEKO HEZEGUNETIK

    February 4, 2023 @ 11:00 am - 1:00 pm

    Hezeguneen Mundu Eguna dela eta (otsailak 2), 8 urtetik gorako pertsona guztiei zuzendutako ibilbide hau antolatu da. Bonben etxean hasiko da ibilbidea, 11:00etan, eta Boluen bertan amaituko da, 13:00ak aldera. Ibilbide horretan, hezegunearen historiarekin eta bilakaerarekin, biodibertsitatearekin, kontserbazio-egoerarekin eta egiten ari diren azken esku-hartzeekin lotutako hainbat gai azalduko dira. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea […]

  • Sun 5

    ESKULAN IRAUNKORRAK: INAUTERIETAKO MASKARAK

    February 5, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra da, eta, inauteriak direla eta, parte-hartzaileek maskara politak egin ahal izango dituzte, basa-animaliak irudikatzen dituztenak. Horretarako, hainbat material berrerabiliko dira, hala nola arrautza-ontziak edo kartoia. Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11: 45era eta 12: 15etik 13: 30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 11

    “ITSASOA JOKOAN DA”: ITSASOAREN INGURUKO JOLAS KOOPERATIBOAK

    February 11, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    "Bildutako jolasak" motako jarduera da, adin desberdinetara (3 urtetik aurrera) egokitutako mahai-joko mota desberdinekin. Horien guztien gai nagusia itsasoak eta ozeanoak dira. Modu dibertigarrian, parte-hartzaileek itsas biodibertsitateaz, kontserbazio-egoeraz, Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriez eta abarrez gehiago ikasi ahal izango dute. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]

  • Sun 12

    GINKANA 2.0. BOLUETIK

    February 12, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sat 18

    BIO-DIBER TAILERRAK: NOR DA NOR? GURE INGURUKO FAUNA EZAGUTZEKO JOLASA

    February 18, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek “nor da nor” jolasa sortuko dute berrerabilitako materialekin. Jokoaren protagonistak inguruko animali eta landare espezie desberdinak izango dira. Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30 . Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 19

    LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)

    February 19, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez, parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko.Espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96