ESKULAN JASANGARRIAK: ESKOLARA BUELTA! ARKATZONTZIAK KARTOIZKO HODIEKIN
6 urtetik gorako umeei zuzendutako eskulan tailer honetan partaideek kartoizko hodiak berrerabili eta apaindu ahal izango dituzte zizare itxurako arkatzontziak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
