IBILBIDE GIDATUA AZKORRIKO MAREARTEKO EREMUAN
Irailean Munduko Itsas Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, ibilbide gidatua egingo da Azkorri-Gorrondatxe hondartzako marearteko eremutik. Ibilbidean zehar (taldeei, familiei eta publiko orokorrari zuzendua) mareen funtzionamenduarekin, inguruko biodibertsitatearekin eta beste ingurumen-faktore batzuekin lotutako hainbat alderdi ezagutaraziko dira. Itsas biologiako doktore, dibulgatzaile, urpeko dokumentalen ekoizle eta Nakusarberen sortzaile Alberto Santolariak gidatuko du jarduera. Jardueraren ordutegia 10:00etatik 13:00etara […]
