Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • May 2023

  • Sun 21

    ZIRIBIRIKA: GURE INGURUKO TXIMELETAK EZAGUTU

    May 21, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Inguruan aurkitzen diren tximeleta desberdinak ezagutzeko ekintza autogidatu hau eskaintzen da.  Adin desberdinetara egokitutako materialak erabiliz (6 urtetik gorantz), parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko tximeleten oasiaren (Zerynthia eta SIECE Oasi Sarearen proiektuaren barruan dagoena) inguruan ikus daitezkeen espezie ohikoenetako batzuk identifikatzen ikasi ahal izango dute.Horrez gain, txikienek tximeleten eta beste intsektu batzuen populazioei eragiten dieten giza jarduerak […]

  • Thu 25

    “GURE LURRA” ALDI BATERAKO ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA

    May 25, 2023 @ 10:00 am - June 12, 2023 @ 5:30 pm

    Apirilean egindako mikro-kontakizun lehiaketaren barruan, txikiek eta nerabeek egindako kontakizunez osatutako erakusketa xumea da. Kontakizun horiekin batera, apirilaren 22an Ama Lurraren Munduko Eguna dela eta egindako marrazkiak ere ikusi ahal izango dira. Maiatzaren 25etik ekainaren  12ra Getxoko haur eta gazteek ingurumenaren alde egindako erakusketa hau bisitatu ahal izango da.Erakusketa bisitatu ahal izateko ordutegia hau da: […]

  • Sat 27

    HELDUENTZAKO TAILERRA: PLASTIKOEN ALTERNATIBAK, IKASI BIO-PLASTIKOA EGITEN

    May 27, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Tailer teoriko praktikoa da, 16 urtetik gorakoentzat. Helburu nagusia plastikoen erabilera kaltegarriaz kontzientziatzea eta planetarekin arduratsuak diren material jasangarrien erabilera sortzailea sustatzea da. Horretarako, alderdi teorikoan zehar, bioplastikoen munduan nazioarteko hainbat aurrerapen ezagutaraziko dira. Bigarren zatian, parte-hartzaile bakoitzak bio-plastikoa egin ahal izango du Iserbietxeren Luciaren errezeta erabiliz. Ordutegia: 10:30etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]

  • Sat 27

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    May 27, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Sun 28

    JARDUERA BERRIA: NIRE LEHEN URRATSAK NATURAN

    May 28, 2023 @ 10:30 am - 1:00 pm

    8 eta 20 hilabete bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako jarduera berri bat da. Oso dinamika errazez osatutako jarduera honen bidez, etxeko txikienek estimulazio-jolas desberdinak egin ahal izateko espazio natural bat eskaini nahi da, gurasoek lagunduta. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:30etara eta 12:00etatik 13:00etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. 

  • June 2023

  • Sat 3

    BOLUETIK IBILBIDE GIDATUA

    June 3, 2023 @ 11:00 am - 1:00 pm

    Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta (ekainak 5), ibilbide gidatu hau garatuko da, adin guztiei zuzenduta (8 urtetik aurrera) eta Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek gidatuta. Gutxi gorabehera 2 ordutan, kontserbazio-egoerarekin, biodibertsitatearekin eta gune horren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdiri erreparatuko zaie. Jarduera 11:00etan hasiko da Bolueko bonba-etxean. Inguruko hegaztien argazkiak ikusi ahal izango dira, baita Bolue inguruko […]

  • Sun 4

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    June 4, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sat 10

    BIO-DIBER TAILERRAK: UNTXI SALTARIAK

    June 10, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorakoentzako tailer honetan umeek untxi saltaria egingo dute. Horretarako elementu birziklatu batzuk eta margoak erabili beharko dituzte, adibidez komuneko kartoizko tutuak. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 11

    ESKOLA BIDEEN TAILERRA: SEINALE ETA TXAPAK

    June 11, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Tailer hau Getxoko Eskola Bideen esperientzia pilotuan parte hartuko duten umeei zuzendua dago. Parte hartzaileek, esperientzia pilotua ospatzen den egunetan erabili ahal izango dituzten seinaleak margotuko dituzte eta txapa polit batzuk sortuko dituzte. Gutxieneko adina. 3 urte. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko […]

  • Sat 17

    EKO-JOSTAILUA: KALEIDOSKOPIOA

    June 17, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer honetan kaleidoskopio batzuk egingo dira, hainbat elementu berrerabiliz. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96