ESKULAN JASANGARRIAK: LANPARATXOAK BEIRAZKO POTOEKIN
3 urtetik gorako txikiei zuzendutako tailerra da, eta beirazko potoak berrerabili ahal izango dituzte lanparatxo politak egiteko. Potoek gure arboretumeko lore eta hosto lehorrekin apainduko dituzte, tenperaz gain. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
