ORIENTING MOTAKO JARDUERA BERRIA FAMILIA ETA TALDEENTZAT
Orienting motako jarduera autogidatu berri bat da, eta helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, horretarako ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasiko da, eta hemen beharrezko material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza). Taldeak puntu bakoitzera iristen direnean, koordenatuak bidaliko dira hurrengo puntua bilatzeko, baita koordenatu bakoitzari […]
