“HARITZ ETA BERE LAGUNAK” GINKANA, EZAGUTU ITZAZU ARBORETUMEKO ZUHAITZAK
6 eta 12 urte bitarteko txikiei zuzendutako jarduera da, gutxienez heldu batek lagunduta, eta helburua gure inguruko zuhaitz-espezie adierazgarrienetako batzuk identifikatzea da. Jarduera hasteko, bideo bat proiektatuko da. Bideo horretan, Haritz zuhaitz zaharrak basoen garrantziaz hitz egingo digu eta partehartzaileak bere gainerako lagunak, zuhaitzak, ezagutzera animatuko ditu, aire zabaleko ginkana xume baten bidez. Bi txanda […]
