TXIKI TAILERRA: ESKULANA BASOKO ELEMENTUEKIN (AMA LURRAREN NAZIOARTEKO EGUNA)
Apirilaren 22an Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, 3 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendutako jardunaldi artistiko bat proposatzen da. Jardunaldi horretan, modu askean, eskulan bat egin ahal izango dute, Areto inguruan aurki ditzaketen elementu naturalak aprobetxatuz (hostoak, makilak, harriak, pinaburuak, etab.). Eskulanak osatzen laguntzeko, Ingurumen Aretoak hainbat elementu apaingarri emango ditu. Bi txanda […]
