Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • May 2021

  • Sat 1

    ALTXORRAREN BILA

    May 1, 2021 @ 10:00 am - 2:00 pm

    “Altxorraren bila” familiei, lagun taldeei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera da. Parte hartzen duen talde bakoitzak koordenatu batzuk dituen mapa bat jasoko du, Bolueko hezeguneko puntu adierazgarrienei dagozkienak. Koordenatuak Google Maps-en sartuta (Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat behar da), GPSak hezeguneko "altxor" bakoitzera eramango gaitu. Bertan, inguruan dauzkagun elementuak apuntatu beharko ditugu, edo argazkiak […]

  • Sat 1

    ORIENTING MOTAKO JARDUERA BERRIA FAMILIA ETA TALDEENTZAT

    May 1, 2021 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Orienting motako jarduera autogidatu berri bat da, eta helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, horretarako ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez.Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke  behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza) eta, taldeak puntu bakoitzera iristen direnean, koordenatuak bidaliko dira hurrengo puntua bilatzeko, […]

  • Sun 2

    ZIRIBIRIKA: GURE INGURUKO TXIMELETAK EZAGUTU

    May 2, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Inguruan aurkitzen diren tximeleta desberdinak ezagutzeko ekintza autogidatu hau eskaintzen da.  Adin desberdinetara egokitutako materialak erabiliz (6 urtetik gorantz), parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko tximeleten oasiaren (Zerynthia eta SIECE Oasi Sarearen proiektuaren barruan dagoena) inguruan ikus daitezkeen espezie ohikoenetako batzuk identifikatzen ikasi ahal izango dute. Horrez gain, txikienek tximeleten eta beste intsektu batzuen populazioei eragiten dieten giza […]

  • Sun 2

    LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)

    May 2, 2021 @ 10:30 am - 2:00 pm

    Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez (Aretoko landare usaintsuen, sukaldaritzako landareen eta sendabelarren lorategi berriaren inguruan egiten dena), parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko. Txikienen kasuan (3 urtetik gorantz), espezie ezberdinak zentzumenen […]

  • Sat 8

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    May 8, 2021 @ 10:30 am - 2:00 pm

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Sun 9

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU ZURE HEGAZTIA PINABURU BATEKIN

    May 9, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    5 urtetik gorako txiki tailer bat da. Hegazti Migratzaileen Egunaren hurbiltasuna aprobetxatuz, bi hegazti irudikatzen dituzten bi eskulan egin ahal izango dituzte. Horretarako, pinaburuak bezalako elementu naturalak erabiliko dituzte. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. Ahal baduzu, ekarri etxetik zure pinaburua […]

  • Sat 15

    “HARITZ ETA BERE LAGUNAK” GINKANA, EZAGUTU ITZAZU ARBORETUMEKO ZUHAITZAK

    May 15, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 eta 12 urte bitarteko txikiei zuzendutako jarduera da, gutxienez heldu batek lagunduta, eta helburua gure inguruko zuhaitz-espezie adierazgarrienetako batzuk identifikatzea da. Jarduera hasteko, bideo bat proiektatuko da. Bideo horretan, Haritz zuhaitz zaharrak basoen garrantziaz hitz egingo digu eta partehartzaileak bere gainerako lagunak, zuhaitzak, ezagutzera animatuko ditu, aire zabaleko ginkana xume baten bidez. Bi txanda […]

  • Sun 16

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU SUZIRIA

    May 16, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer bat da, eta kartoizko tutuak eta beste elementu batzuk berrerabiliz jostailuzko espazio-suziri polit bat egin ahal izango dute. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. Ahal baduzu, ekarri etxetik zure kartoizko tutua eta berrerabiliko dugu.

  • Sat 22

    ZIRIBIRIKA: GURE INGURUKO TXIMELETAK EZAGUTU

    May 22, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Inguruan aurkitzen diren tximeleta desberdinak ezagutzeko ekintza autogidatu hau eskaintzen da.  Adin desberdinetara egokitutako materialak erabiliz (6 urtetik gorantz), parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko tximeleten oasiaren (Zerynthia eta SIECE Oasi Sarearen proiektuaren barruan dagoena) inguruan ikus daitezkeen espezie ohikoenetako batzuk identifikatzen ikasi ahal izango dute. Horrez gain, txikienek tximeleten eta beste intsektu batzuen populazioei eragiten dieten giza […]

  • Sun 23

    TXIKI TAILERRA: EGIN ITZAZU INTSEKTU POLITAK ARRAUTZA-ONTZIAK BERRERABILIZ

    May 23, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    4 urtetik aurrerako txikiei zuzendutako txiki tailerra da. Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, parte-hartzaileek intsektu politak egin ahal izango dituzte arrautza-ontziak bezalako elementuak berrerabiliz. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. Ahal baduzu, ekarri etxetik zure arrautza-ontzia eta berrerabiliko dugu

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96