Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • September 2021

  • Sat 25

    “ITSASOA JOKOAN DA”: ITSASOAREN INGURUKO JOLAS KOOPERATIBOAK

    September 25, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    "Bildutako jolasak" motako jarduera da, adin desberdinetara (3 urtetik aurrera) egokitutako mahai-joko mota desberdinekin. Horien guztien gai nagusia itsasoak eta ozeanoak dira. Modu dibertigarrian, parte-hartzaileek itsas biodibertsitateaz, kontserbazio-egoeraz, Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriez eta abarrez gehiago jakin ahal izango dute. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]

  • Sun 26

    SANTA KOLOMA ERMITARAINO IBILBIDE GIDATUA: ERROTAK, ERREKAK ETA DORRETXEAK

    September 26, 2021 @ 11:30 am - 1:30 pm

    Ingurumen Aretoko hezitzaile batek gidatutako ibilbidea da, 8 urtetik gorako adin guztiei egokituta. Bolueko hezegunetik hasten da. Bolueko hezegunetik hasita, udalerriko berdegune natural garrantzitsuenetako baten alderdi aipagarrienak aztertuko ditugu eta Martiartuko dorretxe zaharrerako bidean dagoen Santa Koloma baselizarantz abiatuko gara. Ibilbidean zehar, Bolueko hezegune eta haranarekin lotutako ingurumen-alderdiak aztertzeaz gain, haranarekin eta bertako biztanleriarekin lotutako […]

  • October 2021

  • Sat 2

    ZIRIBIRIKA: GURE INGURUKO TXIMELETAK EZAGUTU

    October 2, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Inguruan aurkitzen diren tximeleta desberdinak ezagutzeko ekintza autogidatu hau eskaintzen da.  Adin desberdinetara egokitutako materialak erabiliz (6 urtetik gorantz), parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko tximeleten oasiaren (Zerynthia eta SIECE Oasi Sarearen proiektuaren barruan dagoena) inguruan ikus daitezkeen espezie ohikoenetako batzuk identifikatzen ikasi ahal izango dute. Horrez gain, txikienek tximeleten eta beste intsektu batzuen populazioei eragiten dieten giza […]

  • Sat 2

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    October 2, 2021 @ 11:00 am - 2:00 pm

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Sun 3

    TXIKI TAILERRA HABITATAREN MUNDU EGUNA: ZER DAKIZU APO LASTERKARIARI ETA BERE HABITATARI BURUZ?

    October 3, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan, Habitataren Munduko Eguna (urriaren 4a) gertu dela eta, parte-hartzaileek Azkorriko itsasertzaren maketa bat eraiki ahal izango dute, udalerriko animaliarik berezienetako baten habitata dena: apo lasterkaria (Bufo calamita). Jardueran zehar, anfibio horren zenbait ezaugarri, kontserbazio-egoera, bere populazioei kalte egin diezaieketen giza jarduerak, kontserbaziorako egin diren lanak eta habitataren ezaugarriak […]

  • Sat 9

    TXIKI TAILERRA HEGAZTI MIGRATZAILEEN MUNDU EGUNA: HEGAZTI FORMAKO TXOTXONGILOAK

    October 9, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan, Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna gertu dela eta, txotxongilo mugikor dibertigarriak egin ahal izango dira hegazti batzuen formarekin. Hori guztia material desberdinak berrerabiliz, hala nola kartoizko tutuak, plastikozko tapoiak, etab. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11: 45era eta 12:15etik 13: 30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]

  • Sun 10

    ORIENTING MOTAKO JARDUERA FAMILIA ETA TALDEENTZAT

    October 10, 2021 @ 10:15 am - 1:45 pm

    Orienting motako jarduera autogidatu berri bat da, eta helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, horretarako ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 10 euroko fidantzaren truke  behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza) eta, taldeak puntu bakoitzera iristen direnean, koordenatuak bidaliko dira hurrengo puntua […]

  • Sun 10

    “HARITZ ETA BERE LAGUNAK” GINKANA, EZAGUTU ITZAZU ARBORETUMEKO ZUHAITZAK

    October 10, 2021 @ 12:00 pm - 1:30 pm

    6 eta 12 urte bitarteko txikiei zuzendutako jarduera da, gutxienez heldu batek lagunduta, eta helburua gure inguruko zuhaitz-espezie adierazgarrienetako batzuk identifikatzea da. Jarduera hasteko, bideo bat proiektatuko da. Bideo horretan, Haritz zuhaitz zaharrak basoen garrantziaz hitz egingo digu eta parte-hartzaileak bere gainerako lagunak, zuhaitzak, ezagutzera animatuko ditu, aire zabaleko ginkana xume baten bidez. Txanda bakarra […]

  • Sun 10

    “HARITZ ETA BERE LAGUNAK” GINKANA, EZAGUTU ITZAZU ARBORETUMEKO ZUHAITZAK

    October 10, 2021 @ 12:00 pm - 1:30 pm

    6 eta 12 urte bitarteko txikiei zuzendutako jarduera da, gutxienez heldu batek lagunduta, eta helburua gure inguruko zuhaitz-espezie adierazgarrienetako batzuk identifikatzea da. Jarduera hasteko, bideo bat proiektatuko da. Bideo horretan, Haritz zuhaitz zaharrak basoen garrantziaz hitz egingo digu eta parte-hartzaileak bere gainerako lagunak, zuhaitzak, ezagutzera animatuko ditu, aire zabaleko ginkana xume baten bidez.Bi txanda egingo […]

  • Tue 12

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    October 12, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak ekintzetan (6 urtetik aurrera)  Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz. […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96