TXIKI TAILERRA: ANIMALIEN OINATZAK
Basa Bizitzaren Nazioarteko Eguna hurbil dela aprobetxatuz, tailer honetako parte hartzaileek inguruko basa animalien oinatzak identifikatzen eta hauen erreplikak nola egiten diren ikasiko dute. Honetarako benetako oinatzak erabiliko ditugu! Tailerra 6-14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 10:30etatik 13:30etara burutuko da. Komenigarria da aldez aurretik izena ematea.
