Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • November 2021

  • Mon 1

    “ITSASOA JOKOAN DA”: ITSASOAREN INGURUKO JOLAS KOOPERATIBOAK

    November 1, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    "Bildutako jolasak" motako jarduera da, adin desberdinetara (3 urtetik aurrera) egokitutako mahai-joko mota desberdinekin. Horien guztien gai nagusia itsasoak eta ozeanoak dira. Modu dibertigarrian, parte-hartzaileek itsas biodibertsitateaz, kontserbazio-egoeraz, Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriez eta abarrez gehiago jakin ahal izango dute. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]

  • Sat 6

    ORIENTING MOTAKO JARDUERA FAMILIA ETA TALDEENTZAT

    November 6, 2021 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Orienting motako jarduera autogidatu bat da, eta helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, horretarako ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke  behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza) eta, taldeak puntu bakoitzera iristen direnean, koordenatuak bidaliko dira hurrengo puntua bilatzeko, […]

  • Sun 7

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU ZURE PARKERIK GOGOKOENAREN MAKETA

    November 7, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailer honetan, Hirigintzaren Munduko Eguna (azaroaren 8a) gertu dela eta, parte-hartzaileek euren herriko gogokoen duten gune berdearen maketa bat eraiki ahal izango dute. Eskulana material birziklatuarekin sortuko da (kartoia, plastikozko tapoiak, etab.) Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11:45era eta 12: 15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sat 13

    GINKANA 2.0

    November 13, 2021 @ 10:30 am - 2:00 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du (10:30 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena […]

  • Sun 14

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU ITSAS HONDOAREN MAKETA

    November 14, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera bat proposatzen da, itsas hondoa, fauna, flora eta plastikoa bezalako naturalak ez diren elementuak irudikatuko dituena. Horrela, plastikoaren erabilera murrizteko beharraz jabetu ahal izango dira parte-hartzaileak, hori guztia elementu birziklatuetatik abiatuta, hala nola kartoizko kaxak, tapoiak eta abar. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara . Beharrezkoa […]

  • Sat 20

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    November 20, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak ekintzetan (6 urtetik aurrera)  Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz. […]

  • Sun 21

    LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)

    November 21, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez, parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko.Espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi […]

  • Sun 21

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    November 21, 2021 @ 11:00 am - 2:00 pm

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Sat 27

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU OLIBONDO BAT

    November 27, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Olibondoaren Munduko Egunaren ospakizun gisa (azaroak 26), 3 urtetik gorako haurrentzako eskulan bat proposatzen dugu, non komuneko paperarekin, kartoiarekin eta birziklatutako beste elementu batzuekin (tapoiak, botilak, etab.) olibondo baten maketa sortu ahal izango duten. Horrez gain, txikiek jaten dituzten olibak eta janaria prestatzeko erabiltzen den oliba olioa ezagutzeko aukera izango dute irudien bidez. Bi txanda […]

  • Sun 28

    HELDUENTZAKO TAILERRA: IKASI OGIA EGITEN ORE AMAREKIN

    November 28, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailerra da eta bertan irin mota desberdinei eta hartzidura prozesuari buruz ikasiko dute parte-hartzaileek, eta ore amarekin 2 ogi mota egingo dituzte Oihana Rodriguezen eskutik (Ur eta Lur). Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96