Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • June 2022

  • Sat 11

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    June 11, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera)  ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […]

  • Sun 12

    TXIKI TAILERA: ARMIARMA JAURTITZAILEA

    June 12, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorakoentzako txiki tailer honetan umeek armiarma jaurtitzaile bat egingo dute, Spiderman-en modukoa. Horretarako elementu birziklatu batzuk eta margoak erabili beharko dituzte, esate baterako, agortutako boligrafoei beste erabilpen bat emango diete. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 18

    FAMILIENTZAKO TAILERRAK: FRUTA BROTXETAK

    June 18, 2022 @ 10:30 am - 1:00 pm

    Familiei zuzendutako tailer honetan fruta-brotxa goxoak egingo dira sasoiko produktuak erabiliz, txikien artean dieta osasuntsua eta arduratsua sustatuz. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:30-etara eta 12:00-etatik -13:00-etara eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du. Beharrezkoa da aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea

  • Sun 19

    TXIKI TAILERRA: GOITIBERA

    June 19, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorakoentzako txiki tailer honetan umeek izozkiko zotzak, tapoiak eta beste elementu birziklatuak erabiliko dituzte goitibera maketa bat egiteko. Martxan jartzeko goma elastikoak erabiliko dituzte. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 25

    GINKANA 2.0. BOLUETIK

    June 25, 2022 @ 10:30 am - 2:00 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sun 26

    JARDUERA BERRIA: NIRE LEHEN HURRATSAK NATURAN

    June 26, 2022 @ 10:30 am - 1:00 pm

    8 eta 18 hilabete bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako jarduera berri bat da. Oso dinamika errazez osatutako jarduera honen bidez, etxeko txikienek estimulazio-jolas desberdinak egin ahal izateko espazio natural bat eskaini nahi da, gurasoek lagunduta. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:30etara eta 12:00etatik 13:00etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • July 2022

  • Sat 2

    SANTA KOLOMA ERMITARAINO IBILBIDE GIDATUA: ERROTAK, ERREKAK ETA DORRETXEAK

    July 2, 2022 @ 11:00 am - 1:00 pm

    Ingurumen Aretoko hezitzailek batek gidatutako ibilbidea da, 8 urtetik gorako adin guztiei egokitutakoa dagoena. Bolueko hezegunetik hasten da. Bertan, udalerriko inguru natural garrantzitsuenetariko baten alderdi aipagarrienak aztertuko ditugu. Ondoren, Martiartuko dorretxe zaharrerako bidean dagoen Santa Koloma baselizarantz abiatuko gara. Ibilbidean zehar, Bolueko hezegunearekin eta haranarekin erlazionatutako ingurumen aspektuak aztertzeaz gain, haranarekin eta bertako biztanleekin erlazionatutako […]

  • Sun 3

    ITSU ITSUAN NATURAN (GUTXIENEZ 2 PERTSONAKO TALDEENTZAKO JARDUERA)

    July 3, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. Parte hartzeko […]

  • Mon 4

    TXIKI TAILERRA: OHIALEZKO BOLTSAK BERRERABILGARRIEN ESTANPAZIOA

    July 4, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Plastikozko Poltsarik Gabeko Nazioarteko Egunaren hurbiltasuna aprobetxatuz (uztailak 3), 6 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer honetan oihalezko poltsa berrerabilgarriak apainduko ditugu estanpazioaren bidez, erabilera bakarreko plastikoen murrizketa bultzatzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 9

    GINKANA 2.0. BOLUETIK

    July 9, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96