EKOJOSTAILUEN TAILERRA: ITSASONTZIAK KORTXOEKIN
3 urtetik gorako umeentzako txiki tailer honetan kortxoak, plastikozko edo kristalezko poteak eta beste material batzuk berrerabiliko ditugu uretan flotatzen duten itsasontzi polit batzuk egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
