Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • April 2023

  • Sat 29

    HELDUENTZAKO TAILERRA: ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA EGUZKI-LABEA

    April 29, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaro teoriko-praktiko honetan energia berriztagarrien gaia jorratuko da eta material birziklatuekin eguzki-labe bat eta eguzki-energiarekin funtzionatzen duten beste tresna eta erreminta batzuk sortuko dira, jostailuzko kotxe bat, esate baterako. Tailerra Ekooiz elkarteak emango du. Parte-hartzaile bakoitzak zapata kaxa bat edo pizza kaxa bat ekarri behar du tailerreko egunean labea egiteko. […]

  • Sun 30

    ESKULAN JASANGARRIAK: IKASI PAPERA BIRZIKLATZEN DALIREN ERLOJU BAT EGINEZ

    April 30, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek paperaren birziklapen prozesuari buruz ikasiko dute. Egunkari zaharrak txikituz orea prestatuko dute parte-hartzaileek, eta ore horri forma emanez erlojuak sortuko dituzte. Amaitzeko, erlojuak margotzeko aukera izango dute. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Aretotik baieztapena jasotzea. […]

  • May 2023

  • Mon 1

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    May 1, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sun 7

    ESKULAN JASANGARRIAK: LOREONTZIAK TETRABRIKEKIN

    May 7, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera da. Honetan, tetrabrik bat loreontzi polita bihurtu ahal izango dute. Egunkari, aldizkari eta komiki zaharren hondarrekin apaindu ondoren, hazi ezberdinak erein ahal izango dituzte.Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 13

    EKO-JOSTAILUAK: BIRZIKLATZE-JOKOA (BIRZIKLAPENAREN MUNDU EGUNA)

    May 13, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Birziklapenaren Mundu Eguna ospatzeko (maiatzak 17), 3 urtetik gorako umeei zuzendatutako tailer hau antolatu dugu. Honetan,  parte-hartzaile bakoitzak zaborrontzien irudiak koloreztatu beharko ditu, eta horiei belkro-zatiak gehituko zaizkie, ondoren dagokion edukiontzian hainbat hondakin-irudi sailka ditzaten.Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30 . Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 14

    ITSU ITSUAN NATURAN (GUTXIENEZ 2 PERTSONAKO TALDEENTZAKO JARDUERA)

    May 14, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. Parte hartzeko […]

  • Mon 15

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    May 15, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera)  ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […]

  • Sat 20

    BIO-DIBER TAILERRA ERLEEN NAZIOARTEKO EGUNA: LIZTOR ASIARRENTZAKO TRANPA

    May 20, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer bat da. Bertan, erleek duten garrantziaz eta mehatxuetako batzuez hitz egingo da, liztor asiarraz, esaterako. Parte-hartzaile bakoitzak liztor asiarrarentzako tranpa bat egin ahal izango du – horretarako plastikozko botila bat berrerabiliz eta erakargarri bat erabiliz –, eta Ingurumen Aretoan edo nahi duen lekuan jarri ahal izango du.Bi txanda egingo […]

  • Sun 21

    ZIRIBIRIKA: GURE INGURUKO TXIMELETAK EZAGUTU

    May 21, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Inguruan aurkitzen diren tximeleta desberdinak ezagutzeko ekintza autogidatu hau eskaintzen da.  Adin desberdinetara egokitutako materialak erabiliz (6 urtetik gorantz), parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko tximeleten oasiaren (Zerynthia eta SIECE Oasi Sarearen proiektuaren barruan dagoena) inguruan ikus daitezkeen espezie ohikoenetako batzuk identifikatzen ikasi ahal izango dute.Horrez gain, txikienek tximeleten eta beste intsektu batzuen populazioei eragiten dieten giza jarduerak […]

  • Thu 25

    “GURE LURRA” ALDI BATERAKO ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA

    May 25, 2023 @ 10:00 am - June 12, 2023 @ 5:30 pm

    Apirilean egindako mikro-kontakizun lehiaketaren barruan, txikiek eta nerabeek egindako kontakizunez osatutako erakusketa xumea da. Kontakizun horiekin batera, apirilaren 22an Ama Lurraren Munduko Eguna dela eta egindako marrazkiak ere ikusi ahal izango dira. Maiatzaren 25etik ekainaren  12ra Getxoko haur eta gazteek ingurumenaren alde egindako erakusketa hau bisitatu ahal izango da.Erakusketa bisitatu ahal izateko ordutegia hau da: […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96