EKINTZA AUTOGIDATUAK: BOLUEKO ESPLORATZAILEAK
Bolueko esploratzaileak, lagun talde eta publiko orokorrari (10 urtetik gorantz) zuzendutako ekintza da. Ekintza honen bitartez, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartuko dute, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez. Ibilbide autogidatua izango da eta Bolueko hezegunearen ingurutik burutuko da. Aipatutako aspektu bakoitzaren diagnostikoa egin ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko […]
