HARITZ ETA BERE LAGUNAK: INGURUKO ZUHAITZAK EZAGUTZEKO GINKANA AUTOGIDATUA
Ordubete inguruko jarduera da. Kasu honetan Ingurumen Aretoko inguruan garatzen da, eta, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, gutxienez pertsona heldu batek lagunduta. Ingurumen Aretoan “Haritz” izeneko haritzaren bideoa ikusiko da. Honetan, Haritzek bere bizitzaren historia kontatzen digu lehen pertsonan, eta ondoren bere lagunak ezagutzera animatzen gaitu ginkana baten bidez: Ingurumen Aretoko arboretumeko zuhaitzak. Modu […]
