ORIENTING MOTAKO JARDUERA FAMILIA ETA TALDEENTZAT
Orienting motako jarduera autogidatua da. Helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza). Jarduerak 1´5 ordu inguruko iraupena du, eta bi modalitate daude: erraza (8 urtetik gora) eta zaila (12 urtetik gora). Ekintza hasteko […]
