Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • May 2024

  • Sun 26

    BOTANIKARIA EGUN BATEZ (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    May 26, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea? Horrela bada, hau da zure jarduera! Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin. Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta […]

  • June 2024

  • Sat 1

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    June 1, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sun 2

    ESKULAN JASANGARRIAK: EGIN EZAZU ZURE BIZIKLETARAKO SASKIA FRUTAZKO KUTXA BIRZIKLATUEKIN

    June 2, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Bizikletaren Mundu eguna dela aprobetxatuz, parte-hartzaileak euren bizikletarekin edo beste garraiobide iraunkor batekin etortzera animatuko ditugu, eta horrela egiten dutenei doako hamaiketako osasungarria emango zaie. Gainera, 6 urtetik gorako txikientzako sormen-tailer bat egingo dugu. Bertan, fruta-kutxa birziklatuak apainduko dira, ondoren bizikletetan saskiak egiteko erabili ahal izateko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. […]

  • Sat 8

    BIO-DIBER TAILERRAK: BARATZE BERTIKALAK TETRABRIKEKIN (ASTE BERDEA)

    June 8, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Herrian Aste Berdea ospatzen dela aprobetxatuz, tailer hau antolatu da. Bertan, parte hartzen duten familiek bi pisuko baratze bertikal bat egin ahal izango dute, tetrabrik motako ontziak berrerabiliz. Espezie aromatikoak apaindu eta landatu ahal izango dituzte, hala nola perrexila. 6 urtetik gorakoentzat. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik […]

  • Sun 9

    “ITSASOA JOKOAN DA”: ITSASOAREN INGURUKO JOLAS KOOPERATIBOAK

    June 9, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    "Bildutako jolasak" motako jarduera da, adin desberdinetara (6 urtetik aurrera) egokitutako mahai-joko mota desberdinekin. Horien guztien gai nagusia itsasoak eta ozeanoak dira. Modu dibertigarrian, parte-hartzaileek itsas biodibertsitateaz, kontserbazio-egoeraz, Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriez eta abarrez gehiago ikasi ahal izango dute. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]

  • Sat 15

    BIO-DIBER TAILERRAK: HEGAZTIAK EGITEN GURE ESKUEKIN!

    June 15, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eskulan tailer honetan parte hartzen duten 3 urtetik gorako txikiek pintura berezia erabili ahal izango dute atzamar eta eskuekin hegaztien silueta politak inprimatzeko, ondoren apaindu ahal izateko. Jarduerak irauten duen bitartean, animalia horiei buruzko hainbat alderdi ezagutaraziko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]

  • Sun 16

    ORIENTING MOTAKO JARDUERA FAMILIA ETA TALDEENTZAT

    June 16, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Orienting motako jarduera autogidatua da. Helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza).Ekintzaren hasieran puntu bakoitzari dagokion informazioa luzatuko zaie parte-hartzaileei . Jarduerak 1 ́5 ordu inguruko iraupena […]

  • Sat 22

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    June 22, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Zaborreta Doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]

  • Sun 23

    EKO-JOSTAILUAK: EMOZIOEN PANPINA

    June 23, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako umeei zuzendutako tailerra da. Bitartean, kartoia berrerabili ahal izango dute keinu trukagarriak dituen panpina bat egiteko, eta horren bidez emozioak adierazten ikasi ahal izango dute.Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 29

    AZTARNEN BILA

    June 29, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96