Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • October 2024

  • Sun 20

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    October 20, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Zaborreta Doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]

  • Sat 26

    JARDUERA BERRIA: NATURAN BIZIRAUTEA

    October 26, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke? "Naturan bizirautea" jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia […]

  • Sat 26

    ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK: MARTIARTUKO BIDE ZAHARRA (IBILBIDE GIDATUA)

    October 26, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Bolue harana zeharkatuz, Martiarturako Erdi Aroko bide zaharrak Berangoko eta Getxoko Larrañazubi auzoak eta Erandioko Martiartu familiaren dorretxea lotzen zituen. Bide horren zati bati jarraituz, eta Bolue errekan zehar doan ibai-bide batetik abiatuz, ibilbide gidatu bat egingo da hezegunetik Martiartuko dorretxeraino. Ibilbide horren bidez, Bolue haranaren alderdi naturalak eta historikoak ezagutaraziko dira, Getxoko udalerriko txokorik […]

  • Sun 27

    ESKULAN IRAUNKORRAK: HALLOWEEN-ERAKO APAINGARRIAK

    October 27, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Halloween ospakizuna aprobetxatuz, parte hartzaile txikiek hainbat apaingarri jasangarri egin ahal izango dituzte, hala nola armiarmak, sorginak, kalabazak eta abar, arrautzak eta kartoia bezalako hondakinak berrerabiliz. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. 6 urtetik gorakoentzat.

  • November 2024

  • Fri 1

    BOLUEKO ZUHAITZ GALDUAK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    November 1, 2024 @ 10:30 am - 11:30 am

    Bolueko hezeguneko zuhaitz batzuen arrastoa galdu dugu. Aurkitzen lagunduko diguzu?Jarduera autogidatu horren bidez, parte hartzen duten pertsonek eta taldeek ekosistema honetako 5 espezie tipiko identifikatu ahal izango dituzte, hala nola lizarra, hurritza, haltza, makala edo sahatsa. Aretotik ematen diren materialak erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak herbario sinple bat egin ahal izango du. Parte hartzen duten eta beren […]

  • Fri 1

    BOTANIKARIA EGUN BATEZ (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    November 1, 2024 @ 10:30 am - 11:30 am

    Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea? Horrela bada, hau da zure jarduera! Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin. Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta […]

  • Fri 1

    MUGIKORTASUNAREN ASTEA: EKO-JOSTAILUEN TAILERRA, AUTO HAUEK BAI GUSTATZEN ZAIZKIGULA! (MUGIKORTASUNAREN ASTEA)

    November 1, 2024 @ 12:00 pm - 1:30 pm

    Eskulan tailer hau 3 urtetik gorako haurrentzat da. Bertan, kartoizko hodiak eta plastikozko tapoiak bezalako elementuak berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko auto bat egiteko.Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 2

    BIO-DIBER TAILERRAK: DORTOKAK ARRAUTZA-ONTZIAREKIN

    November 2, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Eskulan tailer honetan 3 urtetik gorako haurrek arrautzak berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko dortoka politak egiteko. Gainera, jarduera amaitzean, bisita gidatu bat egingo da dortokentzako urmaelera, eta bertan dortokak elikatu ahal izango ditugu. Bukatzeko, animalia horiei buruzko xehetasunak emango dira, eta zergatik den hain garrantzitsua animalia horiek ez erostea azalduko da. Bi txanda egingo dira: […]

  • Sun 3

    HARITZEZKO EZKURRAK LANDATZEA (BIOSFERA ERRESERBEN MUNDUKO EGUNA)

    November 3, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honetan, 3 urtetik gorako haurrek tetrabrik motako ontzi bat berrerabili eta apaindu ahal izango dute, aurrez Aretoko lorategitik bildutako haritz-hazi bat landatzeko. Helburua da haritza zaintzea, harik eta tamaina egokia izan arte, udaberrian gure lankidetza-lorategian birlandatzeko eta, horrela, gure ingurunea zuzenean hobetzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez […]

  • Sat 9

    BIO-DIBER TAILERRAK: INTSEKTUAK HOSTO LEHORREKIN

    November 9, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrentzako eskulan tailerra. Hosto lehorrak bilatu beharko dituzte Aretoko arboretumean, folio batean itsatsi eta intsektu itxura eman. Intsektuek ekosistemetan duten garrantziaz hitz egingo da, eta parte hartzaile txikiei ingurua esploratzen utziko zaie, intsektuak lupekin bilatuz. Gainera, intsektuen benetako ale disekatuak erakutsiko dira, hala nola erleak, kakalardoak, sitsak edo liztorrak, mikroskopio digitalarekin ikusi […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96