Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • May 2025

  • Sat 3

    JARDUERA BERRIA: NATURAN BIZIRAUTEA

    May 3, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke? "Naturan bizirautea" jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia […]

  • Sun 4

    ECO-JOSTAILUAK: ARGAZKI KAMERA

    May 4, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jostailuzko argazki-kamera egiteko eskulan tailerra  kartoia berrerabiliz. Gomendatutako gutxieneko adina: 6 urte. Bi txanda: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era.

  • Sat 10

    ESKULAN JASANGARRIAK: ANGRY BIRDSEKO ARKATZONTZIAK PLASTIKOZKO BOTILEKIN

    May 10, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorakoentzako eskulanen jarduera honetan txikiek plastikozko botilak berrerabili ahal izango dituzte, Angry Birds filmeko hegazti itxurako arkatzontziak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 11

    LANDAREEN INDARRA

    May 11, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jende guztiari (6 urtetik aurrera) zuzendutako jarduera autogidatua da, eta aromatikoen, sendabelarren eta sukaldaritzakoen lorategiaren inguruan egiten da. Bi txanda: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era.

  • Sat 17

    ORIENTING

    May 17, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Taldeentzako jarduera honetan, helburu nagusia iparrorratza eta mapa erabiltzen ikastea da, udalerriko ingurumen-gaiak ezagutarazten diren bitartean. 4 txanda egingo dira: 10:15, 10:45, 11:15 eta 11:45.

  • Sun 18

    BIO-DIBER TAILERRAK: BUSTINEZKO ANIMALIAK

    May 18, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako txikiei zuzendutako tailerra. Bertan, buztina erabiliz inguruko animaliatxo batzuk egin ahal izango dituzte, eta ondoren koloreztatu. Bi txanda: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era.

  • Sat 24

    ZOMORROEN-BILA

    May 24, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera berri honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio […]

  • Sun 25

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    May 25, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sat 31

    BOLUEKO ZUHAITZ GALDUAK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    May 31, 2025 @ 10:30 am - 11:30 am

    Bolueko hezeguneko zuhaitz batzuen arrastoa galdu dugu. Aurkitzen lagunduko diguzu?Jarduera autogidatu horren bidez, parte hartzen duten pertsonek eta taldeek ekosistema honetako 5 espezie tipiko identifikatu ahal izango dituzte, hala nola lizarra, hurritza, haltza, makala edo sahatsa. Aretotik ematen diren materialak erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak herbario sinple bat egin ahal izango du. Parte hartzen duten eta beren […]

  • Sat 31

    BOTANIKARIA EGUN BATEZ (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    May 31, 2025 @ 10:30 am - 11:30 am

    Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea? Horrela bada, hau da zure jarduera! Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin. Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96