Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • October 2020

  • Sun 4

    MUGIKORRA KATE TROFIKOTIK ZINTZILIK EGITEKO TXIKI TAILERRA (HABITATAREN MUNDU EGUNA)

    October 4, 2020 @ 10:00 am - 2:00 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailerra da, Habitataren Mundu Egunean. Honetan parte hartzaileek kate trofiko bat egin ahal izango dute, eskegitako irudikapen mugikor baten bidez. Horretarako kartoia eta beste materiala batzuk berrerabili egingo ditugu.Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Aldez aurretik izena eman behar da eta baieztapena jasotzea.

    Free
  • Sat 10

    GINKANA 2.0 BOLUETIK

    October 10, 2020 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Ginkana autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (6 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du (10:00 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]

  • Sat 10

    ALTXORRAREN BILA

    October 10, 2020 @ 10:00 am - 2:00 pm

    “Altxorraren bila” familiei, lagun taldeei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera da. Parte hartzen duen talde bakoitzak koordenatu batzuk dituen mapa bat jasoko du, Bolueko hezeguneko puntu enblematikoei dagozkienak. Azpiegiturak, eraikinak edo beste elementu batzuk izan daitezke, adierazgarriagoak edo ez hain adierazgarriak. Koordenatuak Google Maps-en sartuta (Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat behar da), GPSak hezeguneko […]

  • Sat 10

    SARE SOZIALEN BIDEZ ARGAZKI LEHIAKETA: GETXOKO HEGAZTIAK (#getxohegaztiak)

    October 10, 2020 @ 10:00 am - October 15, 2020 @ 5:00 pm

    Lehiaketa honetan sare sozialen bidez parte hartu ahal izango da. Bi kategoria daude: 16 urtetik beherakoentzat eta 16 urtetik gorakoentzat. Parte hartzeko, 16 urtetik beherakoek hegazti-habia bat egin beharko dute elementu naturalekin eta argazki bat bidali beharko digute (hilaren 12an Ingurumen Aretoan egingo dugun txiki tailerrean eraikiko ditugun habiak aprobetxa daitezke). 16 urtetik gorakoen kasuan, […]

  • Sun 11

    TXIKI TAILERRA: EGIZU ZURE BUZTINEZKO DORTOKA

    October 11, 2020 @ 10:30 am - 1:30 pm

    4 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, parte-hartzaileek buztinean dortoka baten forma egin eta koloreztatu ahal izango dute. Tailerrean zehar dortoka inbaditzaileen arazoa ezagutaraziko da. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Aldez aurretik izena eman behar da eta baieztapena jasotzea.

  • Mon 12

    TXIKI JOLASAK HEGAZTI MIGRATZAILEEN MUNDU EGUNEAN

    October 12, 2020 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera da. Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna aprobetxatuz, parte-hartzaileek hegaztiekin lotutako hainbat jarduera egin ahal izango dituzte. Animalia horiei buruz gehiago jakiteko bideo bat proiektatuko da eta, besteak beste, haurrek hegazti-habia bat eraiki beharko dute elementu naturalekin. Eraikitzen diren habiak sare sozialen bidez antolatutako lehiaketan aurkeztu ahal izango dira (#getxohegaztiak), eta […]

  • Sat 17

    GINKANA 2.0 BOLUETIK

    October 17, 2020 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Ginkana autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (6 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du (10:00 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]

  • Sat 17

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    October 17, 2020 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak ekintzetan (6 urtetik aurrera) Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Aretoko inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz. […]

  • Sun 18

    3D ILUSTRAZIO TXIKI TAILERRA (NATURA BABESTEKO MUNDU EGUNA)

    October 18, 2020 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailer honetan, parte-hartzaileek istorio labur bat asmatu beharko dute, ipuin zabalgarri bihurtuko dena, natura babesten eta zaintzen lagunduko diguten keinuekin. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Aldez aurretik izena eman behar da eta baieztapena jasotzea.

  • Sat 24

    ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK: NATUR GELAK (BOLUETIK IBILBIDE GIDATUA)

    October 24, 2020 @ 11:00 am - 1:30 pm

    6 urtetik aurrerako guztiei zuzendutako ibilbide gidatua da. Bolueko hezegunean, duela hamarkada batzuetatik hona, Getxoko hainbat hezkuntza-programa, sentsibilizazio-kanpaina, ingurumen-proiektu eta abar egiten dira. Horrez gain ekosistema horren inguruan azken urteotan argitaratu diren hainbat azterlan, inbentario eta lan egiten dira. Ibilbide horren eskutik hezegunearen hainbat alderdi ezagutuko dira, Bolue ingurumen-hezkuntzako lekutzat hartuta, hots, “Natura Gela”tzat. Geltokietan, […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96