Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • March 2021

  • Fri 19

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    March 19, 2021 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honetan, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen da mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatu baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretoak eskainiko ditu: prismatikoak, identifikazio gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a […]

  • Sat 20

    TXIKI TAILERRA: ESKULANA BASOKO ELEMENTUEKIN

    March 20, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Martxoaren 21ean Basoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, 4 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendutako jardunaldi artistiko bat proposatzen da. Jardunaldi horretan, modu askean, eskulan bat egin ahal izango dute, Areto inguruan aurki ditzaketen elementu naturalak aprobetxatuz (hostoak, makilak, harriak, pinaburuak, etab.). Eskulanak osatzen laguntzeko, Ingurumen Aretoak hainbat elementu apaingarri emango ditu. Bi txanda egingo […]

  • Sun 21

    LA GALEATIK AZKORRIRAINO IBILBIDE GIDATUA: ITSASERTZA ETA BERE HISTORIA GEOLOGIKOA

    March 21, 2021 @ 11:00 am - 1:00 pm

    Martxoaren 22an Uraren Munduko eguna dela aprobetxatuz, Ingurumen Aretoko hezitzailek batek gidatutako ibilbide hau proposatzen dugu, 8 urtetik gorako adin guztiei egokitua dagoena. 11:00etan La Galeako aparkalekuan elkartuko gara Azkorri-Gorrondatxe hondartzara joateko. Ibilbidean zehar geologiarekin zerikusirik dauzkaten alderdi desberdinak aztertuko dira: flysch-a, hondartza zementatuak, lutetiarreko urrezko iltzea eta abar. 13:00etan Azkorri-Gorrondatxe hondartzan bukatuko da. Beharrezkoa […]

  • Sat 27

    TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU AURPEGI ITXURAKO LOREONTZIA

    March 27, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako txiki tailer honetan plastikozko botila bat berrerabiliko da eta apainduko da aurpegi bat irudikatzen duen loreontzi bat sortzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Aldez aurretik izena eman behar da eta baieztapena jasotzea.

  • Sun 28

    HELDUENTZAKO TAILERRA: ETXEKO MARMELADA ETA PATE BEGETALA OLATXUKO LABOREAK-EKIN

    March 28, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailer honetan, Haizea Bengoetxeak (Olatxuko Laboreak) etxeko marmelada eta pate begetala egiten irakatsiko digu bertako eta sasoiko produktuak erabiliz. Tailerra 10:30tan hasiko da eta 13:30tan bukatu. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 28

    GINKANA 2.0 BOLUETIK

    March 28, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ginkana autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (6 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du (10:00 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]

  • April 2021

  • Thu 1

    SENDABELARREI, AROMATIKOEI ETA SUKALDARITZAKOEI BURUZKO TAILERRA

    April 1, 2021 @ 10:30 am - 2:00 pm

    Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez (Aretoko landare usaintsuen, sukaldaritzako landareen eta sendabelarren lorategi berriaren inguruan egiten dena), parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko. Txikienen kasuan, espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar […]

  • Fri 2

    ORIENTING MOTAKO JARDUERA BERRIA FAMILIA ETA TALDEENTZAT

    April 2, 2021 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Orienting motako jarduera autogidatu berri bat da, eta helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, horretarako ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza) eta, taldeak puntu bakoitzera iristen direnean, koordenatuak bidaliko dira hurrengo puntua […]

  • Sat 3

    GINKANA 2.0

    April 3, 2021 @ 10:00 am - 2:00 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du (10:30 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sat 3

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    April 3, 2021 @ 10:30 am - 2:00 pm

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96