BOLUEKO HEZEGUNETIK IBILBIDE GIDATUA
Ingurumen Aretoko hezitzailek batek gidatutako ibilbidea da, adin guztietara moldatua dagoena (8 urtetik aurrerantz). Ibilbide osoa Bolueko hezegunetik izango da. Egungo hezegunea Getxo urez hornitzen zuen urtegi zahar baten lekuan aurkitzen da, Bolueko haranaren amaieran, Gobela eta Larrañazubi ibaien elkargunean, eta udalerriko inguru natural garrantzitsuenetariko bat da. Bi ordu inguruz hezeguneko historiarekin, kontserbazio egoerarekin, biodibertsitatearekin […]
