Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • February 2022

  • Sun 27

    TXIKI TAILERRA MR POTATO PANPINA

    February 27, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako tailerra da. Bertan, material birziklatuekin panpina bat egingo dugu, non haur bakoitzak bere gustuko panpina apainduko duen. Behin apaindu ondoren, lurra sartuko dugu belar-hazi batzuekin batera panpinaren burua eta ilea simulatuz, hazten ikusi ahal izango duzuna. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]

    Free
  • March 2022

  • Sat 5

    TXIKI TALLERA: INAUTERIETAKO MASKARAK

    March 5, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra da. Inauteriak direla eta, parte-hartzaileek basa-animaliak irudikatzen dituzten maskara politak egin ahal izango dituzte. Horretarako, material desberdinak berrerabiliko dira, hala nola kartoia. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 6

    AZTARNEN BILA

    March 6, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Sat 12

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    March 12, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera)  ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […]

  • Sun 13

    GINKANA 2.0

    March 13, 2022 @ 10:00 am - 1:30 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sat 19

    HELDUENTZAKO TAILERRA: HEGAZTIEN ARGAZKIGINTZAN HASTEKO IKASTAROA

    March 19, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailerra da. Zati teorikoa izango du (10:30etik 11:30era), eta ondoren Bolueko hezegunea bisitatuko du. Bertan, eduki teorikoak praktikan jarriko dira, hezeguneko hegaztiei argazkiak ateraz. Ikastaroa 13:30etan bukatuko da Boluen. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 19

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    March 19, 2022 @ 11:00 am - 1:30 pm

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Sat 19

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    March 19, 2022 @ 11:00 am - 1:30 pm

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Sun 20

    TXIKI TAILERRA: HAZI-BONBAK

    March 20, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra da. Oraingo honetan, Basoen Nazioarteko Eguna eta udaberriaren etorrera ospatzeko, buztinarekin, landare-substratuarekin eta haziekin hazi-bonbak egingo dira. Hazi-bonba horiek Ingurumen Aretoko elkarlaneko basoko belar-substratua aberasteko erabiliko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sat 26

    TXIKI TAILERRA: ONGI ETORRI UDABERRIA! KARTOIZKO LOREAK

    March 26, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra da, non udaberriaren etorrera ospatzeko lore politak egin ahal izango dituzten, elementu ezberdinak berrerabiliz, hala nola arrautza-ontziak. Ondoren, nahi bezala koloreztatu eta apaindu ahal izango dituzte. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96