“NATURAREN KOLOREAK ETA ARGIA”, WABI-SABIREKIN
3 urtetik gorako haurrentzako sormen- eta esperientzia-tailer hauetan, zuzeneko esperimentazioaren bidez naturarekiko errespetua eta ingurumen-kontzientzia bezalako balioak bultzatu nahi dira txikienen artean. Bi saio egingo dira, eta bakoitzean 10 txikik parte hartu ahal izango dute euren familiekin batera. Jarduera Wabi-Sabik dinamizatuko du, errespetuzko hazkuntzarako eta joko librerako elkarteak. Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11:45era […]
