EKO-JOSTAILUEN TAILERRA: SIRENAK
Jarduera hau 6 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Gaztetxoen artean kontsumo arduratsua sustatzeko asmoz, arrautza-ontziak eta kartoia bezalako elementuak berrerabili ahal izango dituzte sirena batzuen jostailuak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
