Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • December 2025

  • Sat 6

    HELDUENTZAKO TAILERRAK: ILERAKO TINDU NATURALAK, HENNAK ETA LOKATZAK

    December 6, 2025 @ 10:30 am - 1:00 pm

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaro-tailer honetan, Ana Sánchez Corcuerak zuzenduta, produktu naturalekin ilearen zaintzari eta edertasunari buruz hitz egingo da. Era berean, hainbat henna deskribatu eta erakutsiko dira, baita adulteratuak nola detektatu, nola aktibatu, nola aplikatu, etab. Landareetatik ateratako lokatz eta pigmentu naturalekin dagoen desberdintasunaz gain. Ilearen egitura nolakoa den ere azalduko da, hura […]

  • Sun 7

    ESKULAN JASANGARRIAK: GABONETAKO APAINGARRIAK

    December 7, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera da. Bertan, Gabonetako hainbat apaingarri jasangarri egin ahal izango dituzte (elur-oreinak, Gabonetako zuhaitzak, izar apaingarriak...), Ingurumen Aretotik emango dizkizuegun hainbat elementu berrerabiliz (kortxoak, kartoizko hodiak, etab.) edo elementu naturalak erabiliz (pinaburuak, adibidez). Elementu horiek apaindu ahal izango dituzte zuhaitzean zintzilikatzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. […]

  • Mon 8

    NATURAN BIZIRAUTEA

    December 8, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke? "Naturan bizirautea" jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia […]

  • Sun 14

    HELDUENTZAKO ELIKADURA IRAUNKORREKO TAILERRA: IKASI GABONETAKO OGIA EGITEN OKINE OGIAREKIN

    December 14, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Okine Ogiaren eskutik, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailer-ikastaro hau egingo da, 10:30etik 13:30era, Ingurumen Aretoan. Bertan, zati teoriko txiki bat eta zati praktiko bat izango ditu, eta ama-masarekin, artisau-eran eta elikadura jasangarriaren printzipioetan oinarrituta, gabonetako ogi bat egingo da anisarekin, laranja kakotuarekin, kanelarekin eta pasekin. Amaitutakoan, egindako produktuaren dastaketa txiki bat egin ahal izango […]

  • Tue 16

    KANTAURIKO ITSASPEKO FAUNA ARGAZKIEN ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

    December 16, 2025 @ 9:00 am - March 17, 2026 @ 5:30 pm

    Abenduaren 16tik martxoaren 17ra gure kostaldeko urpeko faunari buruzko argazki erakusketa hau ikusgai egongo da Ingurumen Aretoko areto nagusian. Asier Martinez eta Alejandro Angeles urpekari erdi-profesionalek utzitako 12 argazkiz osatutako bilduma da. Ibilbide luzea dute urpekaritzan eta urpeko argazkigintzan. Erakusketaren bisita-ordutegia Aretoaren irekiera-ordutegia izango da: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era astean zehar, 10:00etatik 14:00etara asteburu […]

  • Sat 20

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    December 20, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Sun 21

    OLENTZEROREN GUTUNA, IKATZ GOZOAREN BANAKETA ETA OPARIETARAKO GALTZERDIAK

    December 21, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Badator Olentzero! Hori dela eta parte hartzaileek ikatz gozoa duen zakutxo bat eta Olentzeroren gutun bat jasoko dute. Gainera, haurrek eskulan jasangarria egin ahal izango dute, oparietarako galtzerdi bat, kartoia berrerabiliz eta feltroa erabiliz. 3 urtetik gorako haurrentzat. Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena […]

  • Mon 22

    ARGAZKI GINKANA BOLUETIK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    December 22, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Nahi duzu tarte dibertigarria pasatu, zure argazki-dohainak probatu eta sari gisa mini prismatikoak etxera eraman? Ez galdu argazki ginkana Boluetik! Jarduera autogidatu berri honetan, Bolueko hezegunean aurki daitezkeen eta Ingurumen Aretotik emango dizugun fitxa batean jasotzen diren elementuen argazkiak lortzeko erronka botatzen dizugu. Elementu horietako bakoitzak puntuazio zehatza du: denbora amaitu aurretik puntu gehien lortzen […]

  • Fri 26

    ZOMORROEN-BILA

    December 26, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera honen bidez, 8 urtetik gorako haurrek eta haien familiek gure inguruko intsektu eta zomorrotxoen zati bat ezagutu ahal izango dute, gure ekosistemetan betetzen duten funtzioa ezagutu eta kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartu ahal izango dute. Horretarako, lupa batzuk erabiliz, zerrenda batean identifikatuko dituzte ikusten dituzten animalia txiki guztiak. Ondoren, gure intsektarium-ean benetako intsektuak mikroskopio digitalaren […]

  • Sat 27

    BIO-DIBER: EZKUR TXAPELEZ EGINDAKO TRIKUA

    December 27, 2025 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera honetan, inguruan jasoko ditugun ezkur-txapelak erabiliko ditugu triku baten irudiaren gainean itsasteko eta, horrela, animalia atsegin horien irudi dibertigarri eta originalak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96