TXIKI TAILERRAK: INTSEKTUENTZAKO ETXEA ERAIKI ETA INTSEKTUEN GIDA EGIN
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Plastikozko botilak berrerabiliz eta banbuzko adarrekin baliatuz intsektuentzako etxea eraikiko da. Ostean, gida txiki bat egingo da intsektuen jarraipena eta identifikazioa egin ahal izateko. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du.
