TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU JETPACK BAT!
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek inauterietan mozorrotzeko erabili ahal izango duten “jetpack” bat sortuko dute berrerabilitako materialak erabiliz: kartoia, plastikozko botilak eta abar. Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da eta komenigarria da aldez aurretik izena ematea.
