“BOLUE ESPLORATZAILEAK” IBILBIDE GIDATUA + FAMILIAN BOLUE GARBITZEKO JARDUNALDIA
Ibilbide honetan, Bolueko Esploratzaileak jardueran egiten den moduan, ingurumenaren alderdi desberdinak aztertuko dira (mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinak), baina kasu honetan, ibilbidea gidatua izango da hezeguneko egoera eta historia hobeto ezagutzeko. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta abar. […]
