HELDUENTZAKO TAILERRA: IKASI OGIA EGITEN ORE AMAREKIN
16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailerra da eta bertan irin mota desberdinei eta hartzidura prozesuari buruz ikasiko dute parte-hartzaileek, eta ore amarekin 2 ogi mota egingo dituzte Oihana Rodriguezen eskutik (Ur eta Lur). Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da eta beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.
