ELKARLANEKO TAILERRA: ARETOKO BARATZERAKO TXORIMALO
Familiei zuzendutako tailerra da, 3 urtetik gorako txikiekin. Oraingo honetan 2 txorimalo prestatuko ditugu, eta Ingurumen Aretoko baratzean jarriko ditugu (txanda bakoitzeko bat egingo da). Horretarako, erratzezko makila zaharrak, arropa zaharrak eta abar berrerabiliko ditugu. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
