Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • April 2024

  • Thu 4

    BOLUEKO ZUHAITZ GALDUAK (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    April 4, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Bolueko hezeguneko zuhaitz batzuen arrastoa galdu dugu. Aurkitzen lagunduko diguzu?Jarduera autogidatu horren bidez, parte hartzen duten pertsonek eta taldeek ekosistema honetako 5 espezie tipiko identifikatu ahal izango dituzte, hala nola lizarra, hurritza, haltza, makala edo sahatsa. Aretotik ematen diren materialak erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak herbario sinple bat egin ahal izango du. Parte hartzen duten eta beren […]

  • Thu 4

    BOTANIKARIA EGUN BATEZ (JARDUERA AUTOGIDATUA)

    April 4, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea? Horrela bada, hau da zure jarduera! Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin. Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta […]

  • Fri 5

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    April 5, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Zaborreta Doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]

  • Sat 6

    BIO-DIBER TAILERRAK: BARRASKILOAK CDekin

    April 6, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako txikiei zuzendutako tailer honetan parte-hartzaileek erabilitako CDak eta kartoia berrerabili ahal izango dituzte barraskilo dibertigarriak egiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

  • Sun 7

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    April 7, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira.Ohiko Escape Room ez bezala, […]

  • Sat 13

    EKO-JOSTAILUEN TAILERRA: ANIMALIA ARGITSUAK

    April 13, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera hau 3 urtetik gorako txikiei zuzenduta dago. Kartoia bezalako elementuak berrerabili ahal izango dituzte koloretako paper gardenarekin konbinatzeko, eta, horrela, inguruko animalien itxura duten jostailu dibertigarriak sortu ahal izango dituzte, argiaren efektuak esperimentatzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 14

    ERLEEN MUNDU SINESTEZINA, WABI-SABI NATURAREKIN

    April 14, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Jarduera hau Wabi Sabi Naturak (Errespetuzko Hazkuntzarako eta Joko Librerako Elkartea) bideratuko du eta 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Familian jolas librea eginez, haurrek erleen munduko hainbat alderdi ezagutu ahal izango dituzte, testura desberdinekin esperimentatuz eta beren jolasaren benetako protagonistak izanez. Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea […]

  • Sat 20

    ESKULAN JASANGARRIAK: ZUHAITZ HOSTOEN ORRI-MARKAGAILUA (LIBURUAREN MUNDUKO EGUNA, APIRILAK 23)

    April 20, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Liburuaren Munduko Eguna (apirilak 23) dela aprobetxatuz, parte-hartzaile txiki bakoitzak orri-markagailu polit bat egin ahal izango du, zuhaitz hostoak erabiliz eta kartoia bezalako materialak berrerabiliz. 6 urtetik gorakoentzako jarduera da. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 21

    HONDAKIN BILKETA BOLUEN: AMA LURRAREN MUNDUKO EGUNA (APIRILAK 22)

    April 21, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ama Lurraren Munduko Eguna dela eta, hondakinak biltzeko jardunaldi hau antolatu da Bolue inguruan. Jarduera 11:00etan hasiko da Ponpen etxean. Bertan, hezegunearekin lotutako oinarrizko gaiak azalduko dira, eta haren bilakaerari, biodibertsitateari eta abarri buruzko argazkiak erakutsiko dira. Sarrera horren ondoren, garbiketarako materialak banatuko dira: eskularruak, poltsak, kuboak, etab. hezegunean hondakinak biltzeko. Jarduera 13:00etan amaituko da […]

  • Sat 27

    BIO-DIVER TAILERRAK, IGELAREN JOKOA: ANFIBIOAK KONTSERBATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA (APIRILAK 28)

    April 27, 2024 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Egun hori aprobetxatuz, parte hartzen duten 6 urtetik gorako txikiek kartoia eta plastikozko botila bat berrerabili ahal izango dituzte igelaren jokoa egiteko. Ondoren, fitxak (botilen txapak) igelaren ahoan saskiratu beharko dituzte. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96