Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • October 2022

  • Sun 2

    TXIKI TAILERA: TRIKUA PIPEKIN

    October 2, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Habitaten Munduko Egunaren hurbiltasuna aprobetxatuz (urriak 3), 3 urtetik gorako umeentzako txiki tailer hau antolatuko da. Triku polit bat egin ahal izango dute, batez ere buztina eta pipak erabiliz. Tailerrean animalia horren ezaugarriez, habitataz eta ekosistemetan duen garrantziaz hitz egingo da. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]

  • Sat 8

    TXIKI TAILERA: HEGAZTIAK PINABURUEKIN

    October 8, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna dela eta, txiki tailer hau antolatu da, 6 urtetik gorako umeentzat. Honetan, hegazti polit bat egin ahal izango dute, elementu naturalak erabiliz, hala nola pinaburuak, eta beste elementu batzuk, pipa-garbitzaileak eta kartoi mehea, besteak beste. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sun 9

    ITSU ITSUAN NATURAN (GUTXIENEZ 2 PERTSONAKO TALDEENTZAKO JARDUERA)

    October 9, 2022 @ 10:30 am - 1:00 pm

    Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:30-etara eta 12:00-etatik 13:00-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. Parte hartzeko […]

  • Wed 12

    GINKANA 2.0. BOLUETIK

    October 12, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sat 15

    TXIKI TAILERRA: ZIZAREA ARRAUTZA-ONTZIEKIN

    October 15, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorako txikiei zuzendutako txiki tailerra da. Honetan, zizare polit batzuk egin ahal izango dituzte kartoizko arrautza-ontziak berrerabiliz, gero apaindu ahal izango dituztenak. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 16

    LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)

    October 16, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez, parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko.Espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi […]

  • Sat 22

    URA, HARRIA ETA ALEA: PASTA EKOLOGIKOAREKIN ERREZETA GASTRONOMIKOAK (ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK)

    October 22, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu da familia-jarduera hau. Getxoko nekazaritza- eta gastronomia-ondarea estu lotuta dago landatar eta itsas sustraiekin. Udalerriko lehen hiriguneak sortu zirenetik, bertako biztanle gehienak nekazaritzan, arrantzan edo ehoketan aritzen ziren. Tailer honetan, iragan ez hain urrun horren isla den natura eta kultura ondare horren zati bat ezagutaraziko da, hala nola landazabal atlantikoko […]

  • Sun 23

    AZTARNEN BILA

    October 23, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Sat 29

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    October 29, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera)  ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […]

  • Sun 30

    TXIKI TAILERA: HOSTO LEHORREZ EGINDAKO ANIMALIAK

    October 30, 2022 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeentzako tailerra da. Honetan, zuhaitzetako hosto lehorrak erabiliz, parte-hartzaileek animalia politak egin ahal izango dituzte, ematen zaizkien ereduei jarraituz. Inguruko zuhaitz-espezie batzuk ezagutzera emateaz gain, animalia horietako batzuen ezaugarriak landuko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96