Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
10 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
  • Day
Today
  • June 2023

  • Sun 18

    AZTARNEN BILA

    June 18, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Sat 24

    ESKULAN JASANGARRIAK: ARTILEZKO BESOKOAK

    June 24, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    3 urtetik gorakoentzako tailer honetan umeek besoko bat egingo dute. Horretarako elementu batzuk berrerabili beharko dituzte, adibidez, kartoia eta artilea. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 25

    HELDUENTZAKO TAILERRA: EHUNGINTZAKO ESTANPAZIO BOTANIKOA

    June 25, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    WÜL-eko (ehungintzako arte jasangarriaren estudioa) Florek emandako tailer-ikastaroa da, helduei zuzendua (16 urtetik gorakoak). Helburu nagusia da parte-hartzaileak estanpazio botanikoaren oinarrizko ezagutzetara hurbiltzea eta teknika aztertzeko eta esperimentatzeko behar diren baliabideak ematea. Zelulosa-zuntz organiko ziurtatuekin lan egingo da, eta ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea. Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea […]

  • Sun 25

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    June 25, 2023 @ 11:00 am - 1:30 pm

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • July 2023

  • Sat 1

    FRUTA BROXETAK (FRUTAREN NAZIOARTEKO EGUNA)

    July 1, 2023 @ 10:30 am - 1:00 pm

    Familiei zuzendutako tailer honetan fruta-brotxa goxoak egingo dira sasoiko produktuak erabiliz, txikien artean dieta osasuntsua eta arduratsua sustatuz. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:30era eta 12:00etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 2

    PLASTIKOZKO POLTSARIK GABEKO NAZIOARTEKO EGUNA, OIHALEZKO POLTSETAN ESTANPAZIOA

    July 2, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Ehunezko poltsetan estanpatzeko tailerra da, adin guztiei zuzendua. Parte-hartzaile bakoitzak ehunezko poltsa bat eraman ahal izango du, beraiek diseinatutako diseinu pertsonalizatuarekin, plastikozko poltsen erabilera murrizteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 8

    ORIENTING MOTAKO JARDUERA FAMILIA ETA TALDEENTZAT

    July 8, 2023 @ 10:00 am - 1:30 pm

    Orienting motako jarduera autogidatua da. Helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza).Ekintzaren hasieran puntu bakoitzari dagokion informazioa luzatuko zaie parte-hartzaileei . Jarduerak 1 ́5 ordu inguruko iraupena […]

  • Sun 9

    ELKARLANEKO TAILERRA: ARETOKO BARATZERAKO TXORIMALO

    July 9, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    Familiei zuzendutako tailerra da, 3 urtetik gorako txikiekin. Oraingo honetan 2 txorimalo prestatuko ditugu, eta Ingurumen Aretoko baratzean jarriko ditugu (txanda bakoitzeko bat egingo da). Horretarako, erratzezko makila zaharrak, arropa zaharrak eta abar berrerabiliko ditugu. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 15

    SANTA KOLOMA ERMITARAINO IBILBIDE GIDATUA: ERROTAK, ERREKAK ETA DORRETXEAK

    July 15, 2023 @ 11:00 am - 1:00 pm

    Ingurumen Aretoko hezitzailek batek gidatutako ibilbidea da, 8 urtetik gorako adin guztiei egokitutakoa dagoena. Bolueko hezegunetik hasten da. Bertan, udalerriko inguru natural garrantzitsuenetariko baten alderdi aipagarrienak aztertuko ditugu. Ondoren, Martiartuko dorretxe zaharrerako bidean dagoen Santa Koloma baselizarantz abiatuko gara. Ibilbidean zehar, Bolueko hezegunearekin eta haranarekin erlazionatutako ingurumen aspektuak aztertzeaz gain, haranarekin eta bertako biztanleekin erlazionatutako […]

  • Sun 16

    STREET ESCAPE ROOM: GELDIARAZI INBADITZAILEAK!

    July 16, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm

    8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira. Ohiko Escape Room ez […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96