FAMILIENTZAKO JARDUERA: HARTZ POLARRA BIZI DEN TOKIAN (WABI-SABI NATURA)
Murgiltze esperientzia honen bidez, galtzeko arriskuan dagoen animalia honen ilaje eta habitatean inspiratua, parte hartzaile txikiek hobeto ezagutu ahal izango dituzte berotze globalak animaliengan dituen ondorioak. Gainera, hainbat jarduera sentsorialen bidez eta material birziklatuak erabiliz hartz polarraren berezitasun batzuk ezagutuko ditugu, klima aldaketa geldiarazteko tresna gisa kontsumo arduratsua egitearen garrantzia azpimarratuz. Bi txanda egingo dira: […]
